Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beasaingo ihauterietako dantza-desfilerako entseguak Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo ihauterietako dantza-desfilerako entseguak Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Beasaingo ihauterietako dantza-desfilerako entseguak Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Ostadar Dantza Taldeko kideak iazko Beasaingo ihauterietako dantza-desfilean

Urtero bezalaxe, aurten ere ihauterietan Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza-desfilea eskainiko du Beasaingo kaleetan zehar. Bertako kideek jakinarazi dutenez, aurten ere, edonork parte hartu ahal izango du bertan.

Hauxe da Ostadar Dantza Taldeak entseguetarako proposatu duen ordutegia. Ensaio guztiak Oriamendi kalean duten 10. zenbakian izango dira:

  • Ostiraletan: (urtarrilak 18, 25, otsailak 1 eta 8)
    • Haurrak: 18:00etatik 19:30etara
    • Helduak: 20:00etatik 21:30etara
  • Larunbatetan (urtarrilak 19, 26 eta otsailak 2): 11:00etatik 12:30etara (haur nahiz helduak)

 

Dantza taldearen arabera, entsegu guztiak dohainekoak eta adin guztietara irekiak izango dira. Ensaio hauetan, Euskal Herriko hainbat txokotan dantzatu ohi diren ihauteri-dantza ezberdinak erakutsiko dituzte ihauterietako dantza-desfilean dantzatzeko.

Ostadar Dantza Taldeak dei egiten die interesatuta dauden guztiei esandako ordutegian entsegu horietara azaltzeko. Dantza-desfilearen inguruko informazio zehatzagoa datozen egunetan emango dutela ere esan dute.

Ensaioetara joan ezin duenak dantza taldearekin harremanetan jarri nahi baldin badu modu honetara egin dezake: Facebook, Twitter, Ha2a plataforma edota ostadardt@gmail.com e-mailera idatzita.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.