Dokumentuaren akzioak
Bilboko Udal txistularien banda eta Beti Jai Alai dantza taldea Euskaldunan
Udal Txistularien Bandak euskal musika tradizionalaren zaletuek espero zuten kontzertua eskainiko du bihar: Beti Jai Alai dantza taldearen ikuskizuna, bere 45.urteurrena betetzen duela ospatuz. Horrela bi taldeek erromeria eder bat bihurtuko dute Euskalduna Jauregiko agerlekua. Hitzordua, Bihar asteazkena hilak 23an, A3 aretoan, 20:00etan izango da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Beti Jai Alai Taldea 1968an jaio zen Basurtu bilbotar auzoan, euskal musika eta dantza tradizionalak babestu eta sustatu asmoz, bertako auzokide batzuen eskutik. Gaur egun, 150 dantzariz osatzen da taldea: 80 helduz eta 70 umez. Beti Jai Alai taldearen merituen artean, euskal dantzak nazioarteko hainbat jalaildietan aurkeztea izan da (adibidez, Alemanian, Bulgarian eta Croazian), eta Begoñako `amatxu´-ren ereserkiaren doinua oinarrian harturik sortutako `Begoñako ezpata dantza´ koreografia gorpuztu du, 1997tik Begoñako Ama Birginaren Egunean Basilikan ematen den mezan barneratuta dagoena.
Izan ere ‘Begoñako ezpata-dantza´ izango da bihar asteazkeneko ikuskizunari hasiera emango dion lagina. Baina ikuskizunak beste bi atal ere izango ditu: Gipuzkoar dantza tipikoei dagokien atala, ‘ezpata dantza’ tradizionala, ‘Brokel dantza’, ‘Agurra’ edo las ‘Uztai dantzak…; eta Bizkaitar dantza tipikoei dagokiena, jotak, porrusaldak, ‘dantzari dantza’ ‘andrazkoen soka dantza’ izango direlarik ikusgai. Emankizun guztien artean, Bilboko Udal Txistulariak girotuko dute itxaronaldia.
Bilboko Udal Txistularien Banda, Bilbaomusika erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Udal Musika Bandarekin batera.
Dokumentuaren akzioak