Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

Dokumentuaren akzioak

Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/25 17:30
Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

Argia Sariak 2013, saritu guztiak. Argazkia: Dani Blanco / Argia

Argia astekariak euskarazko komunikazioan nabarmendu diren pertsona, talde, enpresa, profesional edo produktuei eskainitako Argia sariak banatu dira gaur Usurbilen, eta Internet alorreko saria irabazi dute bertsoa.com-ek eta dantzan.com-ek batera.

Bost ataletan, prentsa idatzian, irratian, telebistan, publizitatean eta interneten, banatzen dira sariak, eta Usurbilgo Atxega jatetxean euskal kulturaren alorreko ordezkaritza zabala bildu da 2013ko Argia Sarien banaketarako. Bi saritu izan dira aurten Internet alorreko Argia Sarian: Bertsoa.com eta dantzan.com. Hauek izan dira banatu diren Argia Sariak:

 

Berria portada argia sariak 2013Bertsoa.com eta Dantzan.com-ek elkarrekin irabazi duten Interneteko Argia saria-ri buruz, arrazoi hauek eman ditu epaimahaiak: "Biak dira kulturaren alor zehatz bati bete-betean eskainitako webguneak eta erakusten dute gaur egungo teknologiak erabiliz, baliabide gutxi eduki arren gauza handiak egin daitezkeela. Bai batak eta bai besteak lortu dute Internet bertsotarako eta dantzarako plaza digital bihurtzea eta kulturaren alor horien jarraitzaileei berebiziko zerbitzua ematen diete".

Dantzan.com-en izenean Eire Vilak eta Oier Araolazak jaso dute saria, eta Argia astekariari saria eskertzeaz gain, dantzan.com posible egiten duten euskal dantzazale guztiekin konpartitu nahi izan dute.

Dokumentuaren akzioak

2013/01/25 19:51
ZORIONAK EKIPO !!!
EDERRA ETA MEREZITAKOA
2013/01/26 12:32
Biba zuek!
2013/01/26 13:31
ZORIONAK LAN TALDE OSOARI
2013/01/26 14:49
Zorionak Buenos airesetik!!!!
2013/01/26 16:52
Zorionak! Lan bikaina egiten duzue eta urte hauetan dantza munduan erreferentzia izatea lortu duzue. Segi bide hontatik!
2013/01/27 16:51
Zorionak ekipo! Segi beti bezain fin!
2013/01/28 09:56
Zorionak Dantzan.com-eko lagunok! Merezitakoa zinez!
2013/01/28 10:51
Mila esker denori!!!
2013/01/29 11:37
Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.