10 urte, 10 dantza, 11 dantzari ikuskizuna Mungian
Amilotx dantza taldearen 10. urteurrena ospatzeko antolatu den erakusketaren inaugurazioa urtarrilaren 17an, 20:00etan Torrebilela kultur etxean egingo da. Erakusketa bai Torrebilela kultur etxean eta baita Udaletxeko arkupeetako erakusketa gelan izango da, eta gainera, Mungiako hainbat dendatan dantza taldearen jantzi, tresna, argazki eta bideoak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, urtarrilaren 18an, San Antontxu jaiak direla eta, emanaldia eskainiko du Amilotxek herriko plazan, eguerdian.
10 urte, 10 dantza, 11 dantzari ikuskizuna
Ostiralean, Olalde aretoan, Iñaki Goirizelaiak 10 urtean Amilotx Mungiako Dantza taldearentzat egindako koreografiak taularatuko dira. Igor Elortza bertsolariak parte hartuko du ekitaldian, eta dantza tradizionalekin batera Amilotxen errepertorioan dauden hamar sorkuntza berri dantzatuko dituzte Mungiako dantzariek. Urtarrilaren 19an, 21:00etan, Mungiako Olalde aretoan eskainiko du Amilotx dantza taldeak 10 urte, 10 dantza, 11 dantzari ikuskizuna.
Informazioa: Amilotx dantza taldea
Dantzan