Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iruñeko dantzarien II. topaketa Sanduzelaiko jaietan

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko dantzarien II. topaketa Sanduzelaiko jaietan

2014/04/25 13:16

Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar, Duguna eta Basakaitz taldeek parte hartuko dute topaketan. Eguerdiko 12:00etan, Iruñeko O parkean egingo den emanaldian Lizarrako Desmayo eta La Balsa dantzak eskainiko ditu Basakaitzek, Neskatxen esku-dantza eta Iruñeko San Blas eguneko soka-dantza Dugunak, Lesakako ezpata-dantza eta Pamplonas Muthiko Alaiak-ek, Matelota eta Xemeingo ezpata-dantza Oberenak, eta Lakuntzako ingurutxoa Ortzadarrek. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera karrika-dantza egingo dute leku berean.

Sanduzelaiko jaiak: Iruñeko dantzarien II. topaketa
2014ko apirilaren 26an
11:00etan Karrikagunetik kalejiren irteera auzotik
12:00etan O parkean dantza emanaldia
18:00etan O parkean dantzaldia fanfarre eta gaitekin

 Informazioa: Irudama Iruñeko Dantzarien Mahaia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.