Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Potxuak, XX. mende hasieran Ameriketan aurreskua dantzatzen zuten emakume lekeitiarrak
Gabonen hasieran, lekeitiar emakumeek dantzatutako aurreskuarekin hasten zen Boiseko Artzaien Dantzaldia 1930eko hamarkadan. 1940an, Lucy Aboitizek Idahoko lehen dantza-taldea sortu zuen Lekeitioko beste emakume batzuekin batera. Koldo San Sebastianek Euskonewsen argitaratutako artikuluaren bi...

Dantza lotuarekin jolasten
Edukiz ondo betetako ikastaroa aurkeztu zigun Patxi Monterok. Goizeti biak launa ordura luzatu bagenituen ere, motz gelditu ziren dantza lotuek badutela zer landu, zerekin jolastu, gozatu eta azken finean, dantzatu erakusteko. Agurne Arizmendi, laguntzaile lanetan aritu zenarekin batera, bikoteka dantzan aritzeko proposamen berriak ekarri zituen, besteak beste Frantzian abiatutako "balfolk" dantza jaialdi arrakastatsuetatik zabaldutako ereduen oihartzunak. Baina batez ere eta horretaz gain, musika eta bikotea sentitzetik abiatuta, dantza lotuan aritzeko lanketa interesgarria erakutsi zigun.

Dantza klasikoko master classa emango du Igor Yebrak abenduan Bilbon
Igor Yebra izango da Dantzabiz Bizkaiko Dantza Etxeak antolatu duen dantza klasikoko master classeko irakaslea. Igor Yebra Bordeleko Opera Nazionaleko dantzari nagusia da egun, eta azaroan Bilbon, Donostian eta Iruñean ariko da Zorba, greziarra lanarekin. Master classa abenduaren 3an eta 4a...

La Casillako dantzaldiak aztertzen dituen Doktorego Tesia defendatuko du gaur Aingeru Berguices-ek
Eskusoinuaren hedapena Bizkaian eta Bilboko La Casillako dantzaldiak aztergai dituen Doktorego Tesia defendituko du gaur Aingeru Berguices-ek Leioan, Euskal Herriko Unibertsitatean. "Organología popular y sociabilidad: el baile de La Casilla de Abando-Bilbao y la expansión del acordeón en Bizkai...

Ballett am Rhein Bilboko Arriagan gaur eta bihar
Ballett am Rhein, Alemaniako ballet hoberenetakoak, Mahlerren zazpigarren sinfonian oinarritutako “7” ikuskizun indartsu eta onirikoa eskainiko du. Konpainiako zuzendari artistiko eta koreografien arduraduna den Martin Schläpferrek prestatu du koreografia eta Remus Şucheanăk zuzentzen...

Kataluniako lehen ezpata-dantza berreskuratu dute Cerveran
Irailaren 23an, herriko jai-egun nagusian, egin zuten Lleidako Cerverako plaza nagusian ezpata-dantza. Ia estrainekoz esan liteke, izan ere 1714an debekatu baitzuten Borboi etxeko erregeek ezpata-dantza, Espainiako Ondorengotza Gerra irabaztean, eta momentuz ez dago ordutik hona egin izanaren testi...

Eibartik Suitzara, Untzagatik Arratera bezala: Kezka Zurich-en 2016 kronika
2016ko uztaileko lehen egunetan Suitzan, Zurich-en dantza egiteko aukera izan dugu Kezka dantza taldeko kideok. Bertako euskal etxeak gonbidatu gintuen Internationales Volkstanztreffen Zúrich jaialdian parte hartzera. Zuricheko euskal etxeko kideen laguntzarekin, besteak beste bertan bizi de...

Lizarrako larrain-dantza jatorria eta bilakaera aztergai
Lizarrako ingurutxoa edo larrain-dantzaren inguruan, asko dantzatzeaz gain, asko idatzi eta esan izan da, beti ere eztabaidarako lekua utziz. Haren sorrera, aldaerak, bilakaera, dantzakera, musikak... eman dute zeresanik. Hoien inguruan jardun genuen Raquel Ugartondo eta Javier Lanarekin suite era...

Dantza-gela egokitzeko dirua biltzen ari da Ordiziako Amets Bide
11.800€ behar ditu Ordiziako Amets Bide taldeak entseguak egiteko lokala egokitzeko, eta horretarako crowdfundin-kanpaina dauka martxan, Goteo plataformaren bidez. Albiste hau idazteko unean 9.126€ dituzte zakuan. Entsegutarako lokala izateaz gain, eta herriko talde eta eragileen arteko sine...

Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka
Garai batean Lotuneak izeneko post serie bat argitaratu nuen, beste herri batzuetan ere topatu izan ditudan hainbat euskal doinu tradizional bilduz (Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota , The Galway piper - La Matelote - Matelota, Ekialdeko arin-arinak , Okzitaniako i nauterietatik San Ferm...
Dokumentuaren akzioak