Dokumentuaren akzioak
2017ko Dantza Hilabetea
1982ean UNESCOk Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa, dantza modernoaren aitzindaria jaiotako eguna, apirilaren 29a, aukeratu zuen 1982an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Erakunde horrek ofizialki babesten ditu munduko herrialde guztietako dantza mota guztiak Nazioarteko Dantza Batzordearen bidez. 1996. urtean Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea jaiegun horretan hasi zen oroitzeko hainbat ekitaldi antolatzen; horrenbestez, aurten hogeitabigarren aldiz, beren lanbidea omentzeko asmoz antolatuko ditu berriro jarduera egitarau berezi hauek.
Egitaraua
- Martxoak 15, asteazkena, 12:00etan: dantza-eskolen erakustaldia, Bastero Kulturgunea, Andoain
Elkarteko Eskoletako 190 ikaslek Eskoletako Dantza Erakustaldia eskainiko dute. Ekitaldia 12:00etan hasiko da. Gipuzkoako akademiek bere urteko lanaren onena eskainiko dute. 13 eskoletako 18 lan ikusi ahal izango dira, beste horrenbeste irakaslek sortuak. Egitaraua anitza eta ugaria izango da, balleta klasikoenetik joerarik modernoenak ikusi ahal izango dira.
- Martxoak 26, igandea, 12:00etan: barra klasikoaren erakustaldia, Kontxako hondartzako pasealekua, donostia
Bere lehenengo emanalditik 1997. urtean, Kontxako barandako barra klasiko erakustaldia “Dantza Hilabeteko” ospakizunik jendetsuena eta saihestezina bihurtu da. Barra txikian 838 dantzarik parte hartuko dute, eta helduen barran, 641 dantzarik. Guztira, 1479 dantzari izango dira. 12:00etan ikus ahal izango dira dantzari gazteenak, 9 eta 12 urte bitartekoak. Jarraian, 12:45ean, helduen txanda izango da. Kontxako badia ingurunean egonda, irakasleek eta ikasleek egun honetan kalera aterako dute bere ohiko barra saioa. Elkarteak Dantza jarduerari bihotz-bihotzez omenaldia egitearekin batera, babes gutxi duen diziplina artistiko horren existentziaren eta bizitasunaren arreta piztea du helburu nagusitzat. Aldi berean ez du ahaztu nahi ospakizun honek duen izaera aldarrikatzailea.
- Apirilak 1, larunbata, 17:30ean: Dantza kalean, Alderdi Eder, Donostia
Herritarrek dantzaz gozatu dezaten Dantza Kalean ikuskizunaren 11. edizioa izango da larunbatean, apirilak 1, 17,30ean. Bertan, jazz dantza, dantza garaikidea, klasikoa, neoklasikoa, euskal dantza, flamenkoa, hip-hop-a eta ekialdeko dantzak lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak.
- Apirilaren 18tik 22ra: Udaberriko Dantza ikastaroak, Gipuzkoako Dantzagunea, Errenteria
Kalan Rocafull (hasiera maila, ertain/aurreratua maila eta puntak) udaberriko ikastaroetan izango da dantza klasikoan. Izen-emateko informazioa
- Apirilak 29, larunbata, 17:30ean: XV. Dantza Sariak, Donostiako Udaletxeko areto nagusia
Donostiako Udaleko Areto Nagusian, ‘Dantza Sariak’ ekitaldiaren hamalaugarren emanaldia izango dugu. Apirilaren 29ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etan, Elkarteak emango ditu aurtengo sariak. Ekitaldi honetan UNESCOk Nazioarteko Dantza Egunaren inguruan prestatutako 2017ko agiria irakurriko da.
- Apirilak 30, 19:30ean: Dantzaren Nazioarteko Eguna, XXI. Gala, Victoria Eugenia antzokia, Donostia
Dantza Hilabeteari bukaera emateko Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatzen du gala hau. Apirilaren 30ean, igandea, ospatuko da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 19,30ean.
Martxoaren 22tik aurrera, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXI. Galarako sarrerak Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan egongo dira salgai, baita Donostia Kulturaren webgunean donostiakultura.eus/sarrerak webgunean, 12, 10 eta 6 eurotan.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Iratxe de Arantzibia
Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna