Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Trisha Brown hil da

Dokumentuaren akzioak

Trisha Brown hil da

2017/03/21 08:35
Trisha Brown hil da

Trisha Brown. Argazkia: Lois Greenfield

Trisha Brown, dantza garaikidearen eta posmodernoaren XX. mendeko errreferentziazko dantzari eta koreografo nagusietako bat hil berri da. Dantzaren eta arte garaikidearen alorrean egindako ekarpenengatik, maila goreneko sortzaileen parean dago, eta bere izena Marta Graham, Merce Cunningham, edota Jose Limon bezalako artisten alboan ageri da.

Brownek giza-mugimenduaren berezko funtsa bilatu zuen bere ibilbidean, eta dantzari-norabanakoak bere nortasuna adieraztea. Ildo horretatik, dantza garaikidea postmodernismorako bidean jarri zuen. Dantza bestelako arte-diziplinekin uztartu zuen, pinturarekin bereziki, eta hainbat diseinu egin zituen Brownek berak. Lengoaia koreografiko propioa sortu eta garatu zuen, prestaketa metodo berri batekin batera. Dantzari bakoitzari bideratutako entrenamendu berezia eta bakarra sortu zuen horretarako, helburu zehatza dantzariaren lengoaia pertsonala garatzea zen neurrian.

Bere nahietako bat dantza antzokitik ateratzea izanda ere, 1970ean bere izena daraman eta egun funtzionamendu betean dagoen konpainia sortu zuen. Ehundik gora koreografia egin zituen, sei opera, eta margo-diseinu ugari. Berritzaileak izan ziren Equipment Dances delakoak; grabitatea, pertzepzioa eta hiri-espazioak landu zituen horietan, 1968 eta 1971 artean. Accumulations lanarekin berriz, bere belaunaldiko artista minimalisten eta kontzeptualen lanen ildotik, sekuentzia matematikoetatik eratorritako dantzak landu zituen 1975 arte.  

80 urte zituen Brownek, eta 2008 arte aritu zen dantzan eta sortzen. Denboraldi luzea zeraman endekapen-gaixotasun batekin, eta Trisha Brown Company-k emandako informazioaren arabera martxoaren 18an hil zen AEBetako San Antonio hirian. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.