Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erratz-dantza, trebetasuna eta umorea Ingalaterran

Dokumentuaren akzioak

Erratz-dantza, trebetasuna eta umorea Ingalaterran

2017/03/22 08:35
Erratz-dantza, trebetasuna eta umorea Ingalaterran

Erratz-dantzaria, Arthur Randell-enk idatzitako eta Enid Porter-ek editatutako “Sixty Years A Fenman” liburuan. Argazkia: Enid Porter Project

Ingalaterrako Cambridgeshireko Fens eskualde zingiratsuan ohikoa da erratz-dantza egitea, morris dantzekin batera. XX. mende hasieran desafio-dantza gisa egiten zen, bereziki uzta-hasierako Plough Monday jaialdian. Gerora, hainbat ekitalditan dantzatu izan da The Broom Dance edo erratz-dantza, eta gaur egun eskoletako haurrei irakasten dizkiete dantzaren hainbat mugimendu. Morris, Rapper eta Molly-dantzen emanaldietan egin ohi dute orain, eta sarean hainbat bideo daude. 

Enid Porter, 1947 eta 1976 bitartean Cambridgeshireko Museoko arduradun izandakoaren omenezko funtsari esker, erratz-dantzari buruzko informazio ugari jaso da. Enid Porter izan zen tokiko datuak hainbat argitalpenetan jaso zituztenetako bat. Besteak beste, King's Lynn eta Wisbech eremu zingiratsuetako Arthur Randell-engandik jaso zuen informazio asko

Umorea eta trebetasuna

Ohikoa izaten da erratz-dantzariek dantza egin aurretik ematen dituzten diskurtsoetan publikoa zirikatzea. Zuzeneko harreman horren gertutasunarekin jokatzen dute sarritan ikusleak txunditzeko moduko jokoak eta akrobaziak egiteko. Melodiekin batera kantatzen diren hitzek ere kutsu sarkastikoa izan ohi dute. 

Munduko hainbat herrirekin eta komunitaterekin gertatzen den moduan, kasu honetan ere beste herrialdeetara emigratutako belaunaldiek hainbat ohitura mantendu dituzte, eta jarraian ikus litekeena Kanadan egindako erratz-dantza da:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.