Dokumentuaren akzioak
Aita Donostiaren folklore oharren liburua mahai-inguru batekin aurkeztuko da
Mahai-inguru batekin aurkeztuko du Eusko Ikaskuntzak bihar, martxoak 28, Aita Donostiaren Obra Osoaren X. alea Notas del folklore lana. Dagoeneko sarean eta denon eskura zegoen Aita Donostiaren etnomusikologia eta folklore lanen bilduma osatzera dator 10. ale hau.
Ohar soltez osatutako lana da Notas del folklore eta Emilio Xabier Dueñas izan da argitalpenaren editorea. 1918tik 1950eko hamarkadaren amaierara artean Jose Gonzalo Zulaika Aita Donostiak egindako 1818 fitxa biltzen ditu, ordena kronologikoan eta tematikoan aurkeztuta. Kultura tradizionalaren arlo nagusiak jasotzen ditu, besteak beste: ahozko literatura, sineskeriak, jokoak eta dantzak eta bizitzaren zikloa.
Lana aurkezteko mahai inguruan, lau pertsona ariko dira Aita Donostiari buruz hitz egiten. Jon Bagües Eresbilen zuzendariak moderatuko du mahai-ingurua, eta hizlariak izango dira: Emilio Xabier Dueñas, Notas de Folklore alearen editorea, Juan Mari Beltran Soinuenearen zuzendaria, eta Teresa Zulaika Aita Donostiaren iloba.
Aita Donostiaren Obra Osoaren X. alea, Notas del folklore: aurkezpen mahai ingurua
- Data: 2017ko martxoaren 28a, asteartea
- Tokia: Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia
- Ordua: 19:00
- Moderatzailea: Jon Bagües
- Hizlariak: Emilio Xabier Dueñas, Juan Mari Beltran eta Teresa Zulaika.
Informazioa: Aita Donostiaren obrea osoaren "notas de folklore" kalean (Eusko Ikaskuntza)
Dokumentuaren akzioak