Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Munduko haurrak dantzan Gau Argi festibalean
Gaur hasi eta igandera arte, munduko umeak dantzan izango dira Gau Argi Festibalean. Euskal Herriko eta munduko beste hainbat herrialdetako dantzez gozatzeko aukera izango da Lapurdiko zenbait herritan (Ezpeleta, Senpere, Donapaleu, Ainhoa, Larresoro, Kanbo, Donibane Lohitzune). Kroazia, Bielorrusi...

Generoa bereizten ez duten dantzak
Sanferminetako trokeo-dantzetako protagonistetako bat, Duguna taldeko Leire Leza (Iruñea, 1986) elkarrizketatu dute Noticias de Navarran festen azken egunean. Duguna dantza taldeko dantzariak azaldu du neskek eta mutilek elkarrekin eraikitako identitate berri bat ordezkatzen dutela duela urte be...

XIX. mendeko euskal jantzien eta dantzarien akuarelak
Dantzari eta musikari lapurtarren akuarela ederrak daude Baionako Mediatekako Res. 41 bilduman. XIX. mende hasierako pertsonen eta jantzien 96 irudi dira bilduma horretan daudenak . Akuarelen berri Bilketa, Euskal funtsen atariari esker jakin dugu . Ez daukagu egileen edo daten inguruk...

Neska-mutilek osatutako sokak Asteasun eta Bergaran
San Pedro egunean Asteasun eta San Martzial egunean Bergaran, neskek zein mutilek dantzatu dituzte aurreskuak. Genero bereizketak alde batera utzi eta dantzariak bihurtu nahi izan dira protagonista. Elizmendiko dantza-soka San Pedro egunean, ekainaren 29an, asteasuar ugari elkartu dira E...

Laida Pilota ikuskizuna aurkeztu du Pier Paul Berzaitzek
Pilota eta pilotariak omendu ditu Pier Paul Berzaitzek Laida Pilota izeneko bere azken ikuskizunean. Bertsoak, dantza, ipuinak eta kantua dira lanaren osagaiak. Ekainaren 30ean aurkeztu zuten Donapaleuko Airetik aretoan, Lilia elkartearen eskutik. Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean, Landarb...

"Danzadores y danzaderas", gizon eta emakume dantzariak Fiteroko XVI. mendeko festetan
Fiteron XVI-XVIII. mendeetan ospatzen zituzten jaietan oso ohikoak ziren dantza k. San Bernardo, Amabirjinaren eta Korpus egunean izaten ziren ospakizunetan egun paloteado izenez ezagutzen ditugun dantza eta antzerki ikuskizunen erakoak egiten zituztela jaso da dokumentuetan. Nabarmentzekoa da, X...

Amorruz egindako akatsak
Amaitu da ikasturtea. Iritsi da klasean landutakoak erakusteko ordua. Egin dugu zenbait ikastetxetako haur-taldeen emanaldia. Amaieran, irakasleen arteko hitzaspertua egin dugu kafe baten bueltan. Urte osoko gorabeherak partekatzen, emanaldiari buruzko hainbat hausnarketa zerrendatu ditugu. Eman...

Iruñeko sanferminetako dantza ekitaldiak 2018
Kanta, dantzatu, josta eta ospa! diote Riau-Riauaren euskarazko hitzek. Doinu ezagun horretan ezezik, dantzak Iruñeko karriketan ere leku berezia hartuko du ostiralean hasiko diren sanferminetan. Aurtengo festak iragartzeko kartelean ere, dantza protagonista. Afitxaren izenburua Iruñea, argie...

Jexux Larrea: "Udalekuri esker euskal izateko beste modu hori ikusten duzu"
Maletan dantzako oinetakoak hartu eta hegazkina hartzear izango da Jexux Larrea (Donostia, 1958), Argia dantza taldeko dantza-maisua eta dantzaria. Reno-ra (Nevada) doa; datozen bi asteak NABO k antolatzen duen Udaleku izeneko udalekuetan igaroko ditu. Zer dela eta Renora? NABOk, Ipar Amer...

Dantzak homosexual bihur zaitzakeela uste duen jende hori
Billy Elliot musikala eten dute Hungarian mutikoak gay "bihurtzeagatik". Hungariako "Magyar Idök" egunkari kontserbadoreak egindako kanpaina homofoboaren ondorioz, Hungariako opera nazionalak Billy Elliot musikala geldiarazi du. Egunkariak artikulu batean adierazi du, musikalak homosexualitatea ...
Dokumentuaren akzioak