Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Osadantzan Dantzan, adinean aurrera osasuntsu egiteko bidea

Dokumentuaren akzioak

Dantzan, adinean aurrera osasuntsu egiteko bidea

2018/11/12 10:55
Dantzan, adinean aurrera osasuntsu egiteko bidea

Argazkia: Olaiz Agirrebeña - Dantzan CC-BY-SA

Oinarri zientifikoekin frogatzen ari dira dantza egiteak onura fisikoak zein mentalak dakartzala. Adinean aurrera egin ahala, hainbat gaitasun fisiko eta mental urritzen zaizkigu, beherakada hori azkarragoa eta gogorragoa izaten da endekapenezko gaixotasunetan. Ikerketa bat baino gehiagok frogatu dute, osasuntsuago egoteko, tresna oso eraginkorra dela dantza.

Suitzako Frontiers in Human Neuroscience aldizkarian argitaratutako ikerketa batek erakusten du, ariketa fisikoa egiten duten helduek, adinean aurrera joanda galdu ohi diren garuneko hainbat ezaugarri lehengora itzultzen dituztela. Dantzak, beste ariketek baino emaitza hobeak eman ditu gainera. Hirugarren adinekoen oreka eta garunaren egitura hobetzeko lagungarri paregabea dirudi dantzak. Gaitasun aerobikoak, sentsorialak eta eskaera kognitiboak uztartzen dituzte dantzarekin, aldi berean, lesioen arriskua baxua dela ikusi dute. Hemezortzi hilabete iraun duen esperimentuan parte hartu duten dantzari helduen artean, nerabeen pareko garunak topatu dituzte.

Thieu Niang koreografo frantziarra ere dantzan aritzen da adineko pertsonekin dantzan. Dantzak emozioetan nola eragin dezakeen eta dantzaren eragin terapeutikoa ikus daitezke irudi hauetan.

Ingalaterrako Aesop elkarteak egindako ikerketa batean ohartu dira, azterketan parte hartu zuten medikuen hirutik bik uste dutela, arteekiko konpromiso publikoak prebentziorako agendan ekarpen handia egin dezakeela. Aesop elkarteko zuzendariak azaltzen du, helburua dela errentagarriak eta eraginkorrak diren programak sortzea, "osasun sistemak ordainduko dituenak, horiei esker gero beste zenbait gastu aurreztuko baitira". Matt Hancock, Ingalaterrako osasun-idazkariak dio, talde sozialak, artea, saloiko dantzak edota lorezaintza, pertsona batzuentzat edozein medikamentu baino eraginkorragoak izan daitezkeela. Estatu Batuetako hainbat mediku eta elkarte ere, artearen gaixotasunak sendatzeko gaitasuna aprobetxatu nahian dabiltza.

Urrutira joan gabe, Euskal Herrian ere badira antzeko programak. Iker Arrue dantzaria, esaterako, duela pare bat urte hasi zen Alzheimer gaixoentzako tailerrekin. Arantxa Gurmendi aktorea Arruerekin aritzen da dantzan, Alzheimer gaixotasuna du, dantza eta abestia dira orain bere eguneroko terapia.

Bestalde, Euskal Herrian herritarren artean euskal dantzek duten errotzeari esker, adineko hainbat lagun aritzen da plazako dantzen jardueretan parte hartzen. Ikerketa arloan ere heldu zaio gaiari, EHUko fisioterapia ikerketa talde bat, euskal dantzak egiteak adinekoengan oreka eta eta mugikortasunean dituen onurak atzertzen ari da.

Informazioa:

Erlazionatutako elementuak
Helduen dantza eta dantzaren heldutasuna

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Osadantzan

Osadantzan

Dantzak osasuna dakar eta osasunak dantza. Adin, gorpuzkera eta tamaina guztietako jendea osasuntsu izateko jarduera egokia da dantza, onura fisikoak eta psikologikoak dakartzana. Gorputz osoari egiten dio mesede dantzak: bihotza eta birikak hauspotu, giharren tinkotasuna eta indarra areagotu, iraupen motora eta azkartasuna bizitu, gaitasun aerobikoa handitu, pisuaren kudeaketan lagundu, hezurren sendotasuna hobetu, osteoporosia atzeratu, gorputz osoaren azkartasuna eta malgutasuna, oreka eta espazioaren kontzientzia handitu, gorputzarekiko konfidantza hobetu, buruazkartasunari lagundu, eta ongi-izate fisiko eta mental orokorra hobetzen du, auto-konfidantza eta autoestima areagotuz, eta gaitasun sozialetan lagunduz.

Eta hori guztia gorputz ariketaz gozatuz, plazer hutsez egiten den jarduera eginez, dantzatuz.