Dokumentuaren akzioak
Urbeltzen Dantza Ganbarak 20 urte bete ditu
Duela hogei urte hasi ziren Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz, Marian Arregi eta Mikel Urbeltz plazako dantzak herritartzea helburu duen Dantza Ganbara ekimenarekin. 1998ko urriaren 20an, Bilboko Kafe Antzokia dantzarako plaza bihurtu zuten, eta hala jarraitu dute, hilero-hilero hogei urtean.. Dantza saio ireki horien helburua izan da jendearen parte hartzea eta dantzazaletasuna sustatzea.
Azken urteetan goraka doaz dantza sozializatzea helburu duten proiektuak, eta horien artean aitzindarietakoa izan da Dantza Ganbara. Europan zehar ezagututako antzeko esperientzietatik hartu zuten ideia, besteak beste, Hungariako Tanchaz mugimendutik.
2018an hilabete batzuetako etenaldia izan du Dantza Ganbarak, Marian Arregi musikaria martxoan hil baitzen; baina berriro ekingo diote dantzari, gaur, azaroaren 7an 20:00etan izango da saioa.
Hementxe dituzue duela hogei urteko irudiak, Dantza Ganbararen lehen saiokoak, hain zuzen ere. Juan Antonio Urbeltz ageri da Mutxikoak jauzien urratsak azaltzen.
Dokumentuaren akzioak