Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xalbador Garmendia, Udaberri dantza taldeko sortzaileetakoa hil da

Dokumentuaren akzioak

Xalbador Garmendia, Udaberri dantza taldeko sortzaileetakoa hil da

2018/11/15 07:00
Xalbador Garmendia, Udaberri dantza taldeko sortzaileetakoa hil da

Xalbador Garmendia: Argazkia: Maier Ugartemendia/ Ataria

Xalbador Garmendia (Zaldibia, 1932), Felix Galdonarekin batera Tolosako Udaberri dantza taldea sortu zuen apaiza hil da. Tolosako sakramentinoekin lehengo ikasketak jaso ondoren, Erromako Unibertsitatean Teologia ikasi zuen. Hogeita bost urte zituela, Garmendiak eta Felix Galdonak, hura ere apaiza sakramentinoa, Tolosako Udaberri dantza taldea sortu zuten.

Hamar urteko mutikoei dantzan erakusten hasi ziren, Juanjo Mendizabal eta Joxe Ramon Yarza irakasleekin; urte batzuk lehenagoko Tolosako Aritz dantza taldeko dantzari ohiak. Lehenbiziko emanaldia Sakramentinoetan egin zuten, "Padre Provincial"-en aurrean; bertako gela batean egiten zituzten entsaioak. 1961ean, ordea, Garmendiak erbestera alde egin behar izan zuen eta Juan Inazio Elozegi eta Ramon Urruzola txistulariek hartu zuten taldeko ardura.

Dantza munduaz aparte, beste zenbait lanetan aritu zen Garmendia: Zeruko Argia aldizkarian zuzentzaile, Egin egunkariko euskara arduradun edota Eusko Kontseilu Gorenean itzultzaile,  Euskaltzain urgazle ere bazen.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.