Dokumentuaren akzioak
Bere eskelan "Dantzara!" dei eginez agurtu da Susana Ortiz Urbeltz
Dantzara gonbita eginez agurtu da Susana Ortiz Urbeltz dantzari eta musikari nafarra. Igandean hil da 45 urteko Iruñeko dantzaria, abeslaria eta pianojolea. Gaixo zegoela, heriotza zetorrela ikusita, agur mezu moduan idatzita utzi zuen bere heriotzaren berri eman duen eskela. Guraso eta familiakoak agurtzen ditu eta, bukaeran, Dantzara! animatzen ditu guztiak.
"Ane, polita, zaindu Niko. Jotis eta Maria, zaindu nire ilobak. Jesusiko, zu gabe bost minutu iraungo nituen, maitasun infinitoa. Aita, pistak hartzen joan, hau kandaduz betea dago eta. Ama, esan didate hemen ez dagoela zu bezalako inor. Eskerrik asko oparitu dizkidazun 45 urteengatik, ez da izan horrelako amarik. Dantzara!!!!!!"
Dokumentuaren akzioak