Dokumentuaren akzioak
Beti Jai Alai dantza taldeak bere 50 urteko ibilbidea ospatuko du
Beti Jai Alai dantza taldeak Arriaga Antzokiaren agertokian ospatuko du bere 50 urteko ibilbidea eta ospakizun ekitaldia igande honetan, azaroaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, izango da. Beti Jai Alaik omenaldia eskainiko die taldeko kide izan diren guztiei eta, batez ere, duela gutxi hil den Jon Pertikari.
Duela 50 urte Basurtuko auzoaren sentimendu euskaldunetik sortu zen taldea eta 1968ko apirilaren 21ean La Casillako Pabiloian eskaini zuen lehenengo emanaldia. Dantzaren eta musikaren bitartez, Beti Jai Alaik euskal kulturarekiko maitasuna transmititu du mota guztietako agertokietan, ekitaldietan, jaietan, erromerietan… Bere bost hamarkadatan taldearen parte izan diren ehunka pertsonei esker izan da hori posible.
Beti Jai Alai Arriaga Antzokira itzuliko da, bere urteurrena ospatzeko, taldeko kide izan diren guztiei eta, batez ere, duela gutxi hil den Jon Pertikari, omenaldia eskainiz. Pasioz betetako eta dantza taldean buru belarri inplikatutako gizonak euskal kulturaren alde egindako lana aintzatestea behar beharrezkoa da. Beti Jai Alaik bere dantza esanguratsuenen erakustaldia eskainiko du, ikus-entzunezko medioekin indartutako ikuskizunean. Andoni Arestiren koreografiak izango dira eta, gainera, Kepa Junkerak ere parte hartuko du emanaldian.
Beti Jai Alai 50 urte
- Data: azaroaren 18a, igandea
- Tokia: Arriaga antzokia, Bilbo
- Zuzendari artistikoa: Andoni Aresti
- Kolaborazio berezia: Kepa Junkera
- Argiztapena: Urko Cañas
- Soinua: Xabier Eguia
- Sarreren prezioa: 6,50 eta 18 euro bitartean (Salmenta: www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian).
Informazioa: Arriaga antzokia
Dokumentuaren akzioak