Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Txino-dantzaren berreskurapenaren 50. urteurrena gogoan Aretxabaletan
1975eko otsailaren 9an berreskuratu zen txino-dantza Aretxabaletan, 1930eko hamarkadatik galdua baitzen. 50 urte geroago Loramendi txistulari taldeak urtemuga borobila ospatzeko ekitaldia eta erakusketa antolatu ditu. Berreskurapen urtean bezala, aurten ere otsailaren 9a igandea suertatu da. Horrel...
Maskaraden mintzoak 4: Maskaraden B aldea
Maskaradak ikustera goazenean, behatzen errazenak diren gauzek deitzen digute arreta: aitzindarien jantzi eta puntu ederrak, beltzeriaren basakeria, xorrotxen ahots eztiak... Baina badira lehen begi kolpean antzemanen ez ditugun hainbat kontu eta interesekoak direnak, berdin. Mintzoak-eko bideoetan...
Herri inauteriak Naiz irratian 1: Aitzpea Leizaola
Herri inauteriei buruzko podcast atala abiatu du Naiz Irratiak ate-joka ditugun besta berezi hauetako zenbait adibide gertuagotik ezagutzeko: Uztaritze, Ituren, Añorga, Lizarra, Bilbo, Altzai-Lakarri, Artea, Zalduondo, Baigura inguruko herriak… Guztiak ala bakarren bat entzuteko zalantzatan baz...
10 urtez sagardogileak soka-dantzan
Duela 10 urtetik sagardo denboraldia soka-dantzan irekitzen dute sagardogileek. Joxe Mari Alberro Sagardo Etxeko zuzendariak azaldu digu aurretik Txotx irekieran txalapartariak aritzen zirela eta gero agurra dantzatzen zela, "ni dantza mundutik nator. Azken aldian agurra mundu guztiari dantzatzen z...
Maskaraden mintzoak 3: emazteak maskaradetan
Hemen, dantza bortitzagoa zen, basaxeagoa indarrez... Orain prefosta, neskatilak ere dantzan jarri dira. Garai batean, ez zen aski mutikorik. Neskatilek dantza atxiki dute. Urrats gaitzenak amiñi bat baztertu dituzte horregatik. "11 temps" eta zangoaren altxatzea… Neskek ez dituzte ematen ah...
Ikastaroa: Bourreea 2 eta 3 denboratan Bernard Cocletekin
Auvernia aldeko dantza da Bourreea, dantzatzeak ematen duen plazerari esker, zabalkunde handia izan duena Okzitanian, gure inguruan fandango eta arin-arinak bezala. Bernard Coclet, Gennetines-en ospatzen den Le Grand Bal de l'Europe dantza-festibal handiaren zuzendari eta dantza-gidaria izango dug...
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka batean lo jarr...
Zirikoketarekin libertimenduen zerrendara gehituko da Astigarraga
Inauteri igandean, martxoaren 2an, Zirikoketa plazaratuko dute Astigarragan. Herriko dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariak batuta libertimenduen egitura duen festa prestatzen ari dira inauterietarako. Astigar taldearen 50. urteurrenaren bueltan hasi dira festari forma ematen. Joxe ...
Bixer ez gare klasera fango, kinttuak ikusi bitxugu
Otsaila hasierarekin, urtero, dantza taldeko txikienak pozik eta normalean baino aztoratuago datoz klaseetara: "Idoia!! Laster kinttuak!! Kintto dantzia ikasi bihou!! Bueno nik ya badakit!!" Banango doinua jarri eta plazan urtero ikusten duten hori errepikatzen saiatzen dira. Inork ez die inoiz era...
Andoaingo axeri-dantza berreskuratu zela 50 urte beteko dira aurten
Auren 50 urte beteko dira Andoainen eta Adunan axeri-dantza berreskuratu zutela, eta 25 urte emakumeak parte hartzen hasi zirela. Urteurren borobila dela eta urte osoan zehar hainbat ekimen antolatu dituzte Andoaingo Axeri Dantza taldeko kideek. Larunbatean, hilaren 8an, egin zuten aurkezpena; bert...
Dokumentuaren akzioak


