Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Juan Antonio Urbeltz Antzuolako alardeari buruz

Dokumentuaren akzioak

Antzuolako alardeari buruz

2020/05/22 15:25
Antzuolako alardeari buruz

Antzuolako mairuaren alardea, 1930eko hamarkada. Argazkia: Indalecio Ojanguren - guregipuzkoa.eus CC BY-SA

Antzuolako alarderako egun batzuk falta badira ere, gustatuko litzaidake jaiari buruzko ohartxo hauek argitaratzea. Aurrez argitaratu ditudan lanetatik hartuak dira,1 baina urte batzuk pasa dira, beraz interesgarria iruditu zait kontu horietara itzultzea.

Gipuzkoako Antzuola herriko errege mairuaren jaia da Euskal Herrian geratzen diren antzezpenetatik «mairu eta kristauen» gaiaz zuzenean hitz egiten digun bakanetakoa. Nahiz eta kontakizuna X. mendeko arma borroka ilun batean gertatutakoaren kontakizunean ez den ezertarako «mairu» baten harrapaketaz ezer esaten, kontua da Antzuolako alardean agertzen den «mairua» beti egon dela Valdejunquerako guduari lotuta.

Tradizio horrek kontatzen duenaren arabera, Antzuolako soldadu konpainia batek mairuen aurkako gudu batean parte hartu zuen, hain zuzen, 921. urtean, Nafarroako Gartzia Enekoitz Iruñeko erregeak Abderraman III.a mahomatarraren aurka Valdejunquera parajean, Muetz eta Jaitz artean (Nafarroan) egindako borrokaldian.

Antzuolako mairuaren alardea
Makila-dantza, Mairuaren alardea, 2023-07-15. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Auziaren ebazpen zahar batek dio soldadu antzuolarrek bandera bat hartu zietela mairuei. Hasteko, tradizio horretako mairuen intsektu izaera metaforikoa, Valdejunquera edo “ihien harana” toponimoan bertan aurkitzen dugu, hau da, ezpatak, eltxoak, erlamandoak, burruntziak, sorgin-orratzak eta ibai-ertzetako beste hainbat intsektu ibiltzen diren natur-eremuan. Sasi-epaiketaren aztarna moduan akusazioaren irakurketa bakarrik gordetzen da, eta sumisio-seinale gisa turbantea hiru aldiz zapaltzera kondenatzea zen pieza dramatiko txiki honen zati nagusia. Gaur egun —gertaera folkloriko gisa—, ohitura zahar hori desagertu egin da.

Antzuolako mairuaren alardea
Antzuolako Mairuaren alardea, 2023-07-15. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Hala ere, eta bere turbantea zapaltzera kondenatu bazuten ere, ohitura zahar horretako «mairua» ez zen Islametik iritsi, bada metafora bat atzean, —ulertu ez dena eta, beraz, aztertu ere egin ez dena—. Sevillako San Isidorok (560-636)2 —Mahoma profetaren garaikideak (c. 570-632)— «mairuei» buruz idazten du esanez:

120. Según cuentan los africanos, el modo como los moros y los númidas tuvieron su origen y su nombre fue el siguiente: después de la muerte de Hércules en España, su ejército, integrado por gentes de distinta procedencia, al quedarse sin jefe, comenzó a errar en busca de un lugar en que asentarse; entre ellos, los medos, los persas y los armenios, cruzando con sus naves hasta las costas de África, ocuparon los lugares cercanos al mar. 121. Pero los persas, no encontrando en aquellos parajes materiales para construir sus casas y viéndose incapacitados para ejercer el comercio por ignorancia de la lengua, comenzaron a vagar errabundos por aquellos amplios lugares y vastos desiertos; y precisamente a causa de ese errante pastoreo se dieron en su propio idioma el nombre de «númidas» que quiere decir «sin ciudad, «errantes y vagabundos»”.

Eta Sevillako santuaren Etymologiae-kin jarraituz, orain, II3. liburukian, hauxe irakur dezakegu:

10. Mauritania toma su denominación del color de sus gentes, pues los griegos a lo negro le llaman maâuron.

 «Moro edo mairu» izenpean dagoen metafora eta mairuen kolorearen ideia Islama baino lehenagokoa dela argi dago; ez dakit espezialista britainiarrek zenbateraino antzeman dezaketen beren dantza «moriskoetan» edo Morris dantzetan. Duela urte batzuk saiakera bat idatzi nuen kontu horien inguruan 4 Ingelesez «mairua» Moor da, eta zingiretako ur geldiari —idazten ari garen intsektuen munduaren aberriari— moorland deitzen diote.

Antzuola uztai-dantza 1927
Uztai-dantza, Antzuola. 1927-08-29.

Orain goazen eltxoarengana. Maria Molinerrek bere Hiztegian dio, «mosquito» deitzen zaiola «tabernara gehiegi joaten den gizonari»; baina bada zentzu handirik ez duela dirudien zerbait, eta hori da ardoan oinarrituta, «mairua» eta moskitoa nola dauden soka berean txirikordatuta. Enciclopedia Universal Espasa-ko «moro» artikuluak lokuzio figuratibo ezagun bat jasotzen du, «moros van, moros viene» erabiltzen da (edo zen) erabat mozkortuta egoteko gutxi falta zaion pertsonari erreferentzia egiteko. Esaera horretatik eratortzen denez, asko edaten duen gizonari «moskito» esaten bazaio, eta joan-etorrian dabiltzan mairuek ia mozkortuta dagoen gizona seinalatzaen badute, bi esaera horien gurutzaketatik «mairu-moskito» interesgarria sortzen da; «mairu eta kristauen» folklorea ulertzeko berebiziko garrantzia duena. Gipuzkoako Soraluze herrian gai horiei buruz eman nuen hitzaldian, gazte batek jakinarazi zidan haren aitonak «moro-juan» deitzen ziola moskitoari.

Antzuolako mairuaren alardea
Antzuolako mairuaren alardea, 1934. Argazkia: Indalecio Ojanguren - guregipuzkoa.eus CC BY-SA

Gatozen orain Antzuolara. Ohitura zaharra zen preso hartutako «mairua» asto baten gainean eta lepotik soka zuela paseatzea; herriko armarriaren sinboloren irudikapen bizia zen. Dena den, X. mendean halako borroka izan balitz ere, ez du esan nahi —folklore adierazpen gisa— gaur arteko jarraikortasuna izan duenik. Litekeena da bataila haren (Antzuolako iruditerian gordea) oroimena 1629an Antzuola Bergaratik banandu zenean berpiztu izana; testuinguru historiko berrian Valdejunqueran «mairuen» aurka egindako borroka Antzuola hiribildu gisa bere baitan birfundatzeko beharrezko aitzakia bihurtzea. Antzuolaren udal izaera Bergararen «aurrean» sendotzen du udaletxeko fatxadaren zati handia hartzen duen armarriak. Valdejunquerako borrokaren egitura sinbolikoan, «mairuen» aurka borrokatzen diren antzuolarrak ihitokian edo zingiran («moro-moskitoaren» berezko ekosisteman) garaipena lortzean, agerian uzten dute metaforari oinarria ematen dion azalpenaren intsektu muina.

Gipuzkoako armarriko errege «mairuari» buruz orain esan behar dudana ez da kontu jakina. Izan ere, lehenik eta behin jakin behar da armarri bat «osotasunean» ulertu behar dela, eta ezin dela bertatik pieza bat «desmuntatu», armarriaren gainerakoa «zintzilik» utzita.

Gilisasti familiaren armarria
Gilisasti familiaren armarria (Urdagaia auzoa, Usurbil). Errege mairua gatibu, lumaz apandutako turbante buruan duela.
5

Beraz, orain Gipuzkoako armarri zaharreko «mairu» erregeari erreparatuko diogu. Irudi hori elementu enblematiko berezi gisa aztertu nahi izan da, armarriaren beheko kuartelean marraztutako paisaia-irudikapena alde batera utzita. Ohar txiki horrek ez al du garrantzirik armarri horren osotasun sinbolikoan? Galdetzen diot neure buruari ea armarrietan adituak diren "espezialistak" zer pentsatzen ari diren. Ausartzen gara esatera «Errege moro» hori azpian duen zingiraren edo «Valdejunquera»ren araberakoa dela. Eta, era berean zingira horrek, bere intsektu zohikatzekin, ematen dio goiko kuartelean bizi den «erregeari» arrazoia. «Mairua» ezkutuan marraztuta dagoen zingiran bizi diren eltxoen, ezpaten eta moskito ziztatzaileen «erregea» da, eta haren mendekoak dira. «Errege» hori «mairu-moskitoa» baino ez da.

Amaitzeko, eltxoak igelari esan zionarekin amaitu nahi dut saiakera hau: «hobe da ardotan hiltzea, uretan bizitzea baino». Amen.

 

1.Urbeltz, Juan Antonio: Danza Vasca: Aproximación a los símbolos, Donostia, Etor–Ostoa, 2001. Urbeltz, Juan Antonio: Gipuzkoa maiu–lur/Gipuzkoa tierra de «moros», Donostia, Elkarlanean, 2009.

2 . San Isidoro de Sevilla, Etimologías vol. I Biblioteca de Autores Cristiano, Madrid, 1982, or. 761–763.

3 . San Isidoro de Sevilla, Etimologías vol. II, Biblioteca de Autores Cristianos, Madrid, 1983, or. 189.

4 . Urbeltz, Juan Antonio: Danzas Morris, origen y metáfora, Iruña, Pamiela, 2007.

5. Gipuzkoa Mari–lur/Gipuzkoa tierra de Mari liburutik hartua, Joxe Ramón Zubimendi, Donostia, Elkarlanean, 2009.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Juan Antonio Urbeltz

Juan Antonio Urbeltz

Jasotako azken erantzunak