Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa 80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Dokumentuaren akzioak

80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

2025/05/21 11:00
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Beti Bizkor elkarteko dantza taldeko kideak. Argazkia: Oarsoaldeko Hitzatik jasoa.

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko oztopo bilakatu erreportajean. 

Taldea duela 15 urte sortu zen, euskal dantzak ikasiz ariketa fisikoa egin eta burua arin mantentzeko helburuarekin. 80 urte ditu dantzari gazteenak eta 90 helduenak, eta dantzaren onura fisiko eta mentalak nabarmentzen dituzte, lehen pertsonan bizi baitituzte. Testigantzak irakurrita, dantza ahalduntzerako eta sozializaziorako bide paregabea dela ere berretsi dezakegu.

Zaintza sare zabala osatu dute elkarren artean partaide guztiek. Izan ere, euskal dantza taldea da oinarrian, baina hortik harago doa, eta zaintza eta konplizitate espazioa bilakatu da astean behin dantzaren bueltan egiten duten hitzordua. Une pozgarri eta pizgarriak bizitzeko, entzuteko, gozatzeko, aktibo egoteko eta zauriak sendatzeko espazioa.

Dantza gorputza mugitzea baino askoz gehiago baita.

Euskal dantzak gertutik ezagutu dituzte, baita dantzatzen ikasi ere, baina hortik harago Euskal Herriaren historia ezagutzeko bide ere izan da taldea. Finean, euskal dantzaren aitzakian, hamaika erpini erantzun diete, batez ere zahartzaroan ikaragarri larria den bilatu gabeko bakardadea ezabatzeko.

Eta zahartze aktiboan bide lagun ezin hobea.

Heldua izatea ez da traba gauzak egiteko, hori zabaltzea dagokigu, merezi du gauzak egitea eta horietako bat da euskal dantza. Merezi du honek guztiak, terapeutikoa da, lagungarria, eta emakume hauek dira horren adibide garbia.

 

Erreportajea: Adina ez dadin ekiteko oztopo bilakatu (Oarsoaldeko Hitza, Ikerne Zarate, 2025-05-02). 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.