Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Maritzuli Konpainia Pirinioetako jantziak erakutsiko ditu Miarritzen Maritzulik

Dokumentuaren akzioak

Pirinioetako jantziak erakutsiko ditu Miarritzen Maritzulik

2025/05/05 08:40
Pirinioetako jantziak erakutsiko ditu Miarritzen Maritzulik

Jantzi’Hadi #03 erakusketa, 2024ko maiatza.

Bretainiako jantzien (2022) eta Provence eskualdeko «indiennes» oihalen (2023) distiren ondotik, Pirinioetako haranen ondare materialak nabarmendu nahi ditu aurten Miarritzeko Maritzuli Konpainiak. Muga natural horren ibilbidea segituz, Euskal herritik hasi eta mendikatea puntuztatzen duten bertako kulturen jantzi tradizionalei lehen lerroa eman nahi zaie.

Erakusketa beran kultura ezberdinetako jantzi tradizional eta herrikoien aberastasunak bilduz, Pirinioetako usaien eta janzkeren aniztasuna, haien atzoko historia eta gaurko erabilera, ezagutarazi nahi ditu Maritzuli Konpainiak, bere partaideen laguntzarekin.

Inguruko ala urrunagoko lurraldeak batuz, ondare desberdinak erakutsi nahi dira. Desberdinak izanik ere, bat egiten dute denak kontserbazio, tradizioen alderako atxikimendu eta zabaltze balioei.

Jantzi Hadi
Jantzi’Hadi #03 erakusketa, 2024ko maiatza.

Jantzi’hadi#03 ediziorako, Maritzuli Konpainiak Nafarroako Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkari haranak gonbidatu zituen, Anso arragoiarra, Biarnoko Ossau harana eta Ariège eskualdeko Bethmale haranekin batera.

Esperientza horri esker eta desmartxa segitzeko, aurten euskal herriko hainbat haranak erakutsiak izanen dira, Haute Bigorre (Campan-eko harana), Ariège eskualdea (Massat-eko harana), Roussillon (Katalunia frantsesa) gonbidatuekin batera. Jean-Claude Carsalade artistaren margolanekin osatua izanen da erakusketa.

Jantzi guzi horiek, nahiz eta puska materialak izan, oraino kontatuko dizkigute, mendeetan zehar apaindu dituzten gizarte horiek, oihal eta ekaien arteko elkarrizketa eder bat ehunduz.

Maritzuliren jantzi ondarea

Ikusgarriz ikusgarri osatutako jantzi bilduma handi baten buru da Maritzuli Konpainia, gaur egun 1000 jantzi baino gehiagokoa. Euskal dantzen, jantzien eta janzkeren aberastasuna ezagutarazteko nahian, ikerketa historiko eta praktikoak segitzen ditu oraindik, ondare kulturala ezezagunegiak direlako.

Hogei urte baino gehiagoko ibilbideak berreskuratze lanetan jakintza tekniko zehatzak garatzeko aukera eman dio Maritzuli Konpainiari, euskal jantzi eta dantzen arloko erreferentzia bilakaraziz.

Jantzi tradizionalen aurpegi anitzak ezagutzeko aukera ematen dizue Maritzulik, topaketa, erakusketa, tailerra zein jantzi desfileen kari. Jantzi bilduma desberdinak deskubrituko dituzue, haien kodigoak hitzaldi eta bisita gidatuekin ezagutuz.

Maritzuli Konpainiaren asmoa gazteen aldera jotzea da ere, parte har dezaten, topaketa eta momentu bereziak antolatuz, non jantzigintzako ikasleak eta sortzaile berriak elkartuko diren.

Jantzi Hadi
Jantzi’Hadi #03 erakusketa, 2024ko maiatza.

Jantzi’Hadi. #04 Erakusketa

  • Noiz: 2025ko maiatzaren 3tik 31era. 10:00-12:30 eta 14:00-18:30
  • Non: Miarritzeko Historia Museoa.

Euskal herria: Garaziko herria - Baigorriko harana. Urdazuriko harana.
Bigorre: Campan-eko harana.
Katalunia: Roussillon.
Jean Claude Carsalade: Esquisses romantiques des Pyrénées.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Maritzuli Konpainia

Maritzuli Konpainia