Dokumentuaren akzioak
Maritzuliren "Jantzi'hadi" erakusketa Miarritzen maiatzaren 15etik 29ra
Miarritzeko Maritzuli Konpainiak hirugarren urtez Jantzi'hadi – Costumes à ciel ouvert ekitaldia antolatzen du, han eta hemengo jantzien aberastasuna ezagutarazteko xedearekin. Bretainiako (2022) eta Provence eskualdeko (2023) aintzinako jantzien bildumak gomitatu ondotik, Mendiz mendi, haranez haran – Pirinioetako disdirak eta mirariak erakusketa antolatu du Maritzuli Konpainiak, bere partaideekin. Izan ere, Maritzulik Pirinioetako sei haran gomitatu ditu lurralde horietan erabiltzen diren moda eta jantzi zaharren berri ematera, 2024ko maiatzaren 15etik 29ra.
Ekimen honen bidez, eta bere ibilbideari segituz, gonbidatuak diren lurraldeetako ondare material eta immateriala nabarmendu nahi ditu Maritzuli
Konpainiak: Nafarroako Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkari haranak, Aragoiko Ansó harana, Ariege eskualdeko Bethmale harana eta Biarnoko Ossau harana.
Zeharkako eta mugaz gaindiko ikuspuntuaren bidez, jantziak, ohiturak, jakintzak, eta historia kulturalak baloratuak, argituak eta hedatuak izaten dira, ezagutzak eta lan moldeen elkarbanatzeko logika batekin (biltze ekintzak, piezen identifikazioa, zaharberritze eta kopia teknikak, dokumentazioa...).
Miarritzetik, publiko zabalari zuzendutako kultur bitartekaritza programa bat eraikitzen du Maritzuli Konpainiak, geroz eta eraginkorragoak eta zabalagoak diren transmisio ekintzendako. Miarritzeko Historia Museoan publikoari harrera egiteaz gain, mintzaldi gaualdiak programatuak dira jantzien espezialistekin, eta bisita gidatuak antolatuak dira lurraldeko dantza talde eta kultur eragileendako, hala nola Iparraldeko Dantzarien Biltzarra edo Landesetako «Fédération des groupes folkloriques landais» egitura. Horrela, elkarte horien kideak gomitatzen ditugu ondarea kontrolatzen laguntzeko, jakintza teoriko zorrotzak eskuratuz, haien kultura orokorra aberastuz eta jakintza tekniko batzuk transmitituz.
Haurrekin, kultur ibilbide baten bidez deskubritzea da; nerabeekin, atzoko ondarea ideia berriei eta gaurko begirada bati aurre egiteko aukera da; adineko jendeekin, memoria deitzeko eta hitza askatzeko tresna bat da...
2024ko maiatzaren 15etik 29ra Miarritzen aurkeztutako erakusketak hedapen atal bat ukanen du ere, lurralde zabal batean ibilaldia egiteko xedearekin sortua baita. Izan ere, parte hartu duten Biarnoko, Ariege eskualdeko eta Nafarroako haranetan instalatzeko asmoa dago, baita ondarearen erakusleiho berezi horretan interesa duen edozein herritan ere.
«Emaizkiezue erroak zuen haurrei hegalak bultzatuko dizkie»
Jantzi'hadi: Mendiz mendi, haranez haran – Pirinioetako disdirak eta mirariak
- Noiz: Maiatzaren 15etik 29ra, asteartetik larunbatera, 10:00-12:30 eta 14.00-18:30.
- Non: Miarritzeko Museo Historikoa
Dokumentuaren akzioak