Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Maritzuli Konpainia Jantzi'Hadi, jantziak aire zabalean

Dokumentuaren akzioak

Jantzi'Hadi, jantziak aire zabalean

2022/04/26 08:00

Jantzi tradizionalaren inguruan gonbidatzen zaitu oraingoan Maritzuli konpainiak, erakusketa, hitzaldi, aurkezpen, desfile eta tailer gisako topaketa programa osoa eskainiz. 2022tik aurrera, eta hau urtero denboraldi berean, Miarritze bere jantzirik ederrenez apainduko da, antzinako herri eta hirietako jantzien ondare aberastasuna transmititzeko, baina baita ere han eta hemengo dantza jantziena ere.

2022ko maiatzaren 3tik 14ra, Miarritzeko Historia Museoak Bretainiatik datorren bilduma zoragarria errezibituko du. Talde sutsu batek bildurik eta babesturik, hamabostaldi honetako erdigunea izango da. Izan ere, hainbat egun izango dira jantziaren unibertso aberats eta askotarikoak deskubritzeko eta haien kodeak janzkera mendeetan zehar buruzko hitzaldiak azalduko dira. Halaber, Konpainiaren nahia gazteengana jotzea da, modaren eta jantziaren mugimendu berriei bereziki eskainitako gauari esker, eta arlo horretako ikasleei aukera bat eskainiz. Lehen hezkuntzako eskoletako haurrei aurkikuntza eta mirespen uneak gordetzen dizkiegu: ez huts egin eta etorri «neurritasunik gabe» kontsumitzera!

Jantzi Hadi

Ondare kulturala bizia

Paregabeko jantzitegi baten buru, ikuskizunen harian garatua eta gaur egun 4.000 pieza baino gehiagoz osatua, Maritzuli Konpainiak ez du etenik oraindik ezagunegi ez den kultur ondare baten balioak eta aberastasunak goratzen: euskal jantziak. Etengabeko ikerketa historiko eta praktikoen bidez, jakite tekniko zorrotzen metaketak eta azken hogei urteotan egindako berreskuratze lan zehatzek erreferentzia bilakatu diote konpainiari Euskal Herriko arte eta tradizioen alorrean. Horrek balio dio Euskal Herri osoko egitura eta dantza taldeen lankidetza eta eskaera ugari.

Herri jantziaren artea sormen artistiko indibidualaren espirituari dagokio, baina baita herri sentiberatasun artistikoaren lizunari ere, kulturaren adierazia bezala. Sorkuntza pertsonal eta aldi berean kolektibo horrek bihurtzen dio arte bizi ez-finko eta sakon batean. Irudimen mugiezin baten defendatzaileen kontra, janzkera beti berritua eta bere aniztasunean guztiz aberatsa den sortze-lan baten emaitza dela ohartzen gara.

Maritzuli Konpainia lan anitza eta sakona egiten ari da jantzitegi tradizionala berreskuratu, sublimatu eta aberasteko. Antzinako jantzien pentsamoldeak errepikatzearekin konformatu gabe, sorkuntza originalak aurkezten ditu beti, eta hori gai bikoitzarekin: jantzitegi zibila batetik, eta dantza, plazetako eta bestetako jantziak bestetik, bai helduentzat eta bai haurrentzat.

Bere esperientziaz eta ezagutzaz erakutsirik, eta ondare berezi horren hedapenaz eta transmisioaz kezkaturik, Maritzuli Konpainiak Euskal Herriko jantziei buruzko hitzaldi, tailer eta erakusketa tematikoak eskaintzen ditu aldiro-aldiro, XVI. mendetik XXI. mendera bitartean hedatzen diren jantzi paregabeen bildumak sostengaturik.

Bretainiako jantzien erakusketa

  • Noiz: 2022ko maiatzaren 3tik 14era. 10:00-12:30 eta 14:00-18:30.
  • Non: Miarritzeko Historia Museoan, Broquedis kalea, Miarritze.

Bretainiako bordatuaren tailerra

  • Noiz: maiatzak 3 asteartea eta 11 asteazkena. 14:00etatik 18:00etara.
  • Non: Marian Arregi Dantza Lekua. Jean Bart kalea 8, Miarritze.
  • Prezioa: 20€ bi egunak
  • Izen-ematea: 06 77 05 15 59 telefonoan

 

Hitzaldia: Nom de code... Bekazin! / Bretainia-Ramiro Arrue

  • Noiz: Maiatzak 6, ostirala, 19:00etan.
  • Non: Miarritzeko Gare du Midiko antzokiko Gamaritz salan.
  • Hizlariak: Laurent Gueguen eta taldea
  • Erreserba: 06 77 05 15 59 telefonoan 

Bretainiako dantzen tailerra

  • Noiz: maiatzak 7 eta 14, larunbatak. 14:00etatik 18:00etara.
  • Non: Marian Arregi Dantza Lekua. Jean Bart kalea 8, Miarritze.
  • Prezioa: 20€ bi egunak
  • Izen-ematea: 06 77 05 15 59 telefonoan

 

Hitzaldia: Des Habits et vous! 

  • Noiz: Maiatzak 14, larunbata, 19:00etan.
  • Non: Miarritzeko Gare du Midiko antzokiko Gamaritz salan.
  • Hizlariak: Claude Iruretagoiena eta Jon Olazkuaga Garibal.
  • Erreserba: 06 77 05 15 59 telefonoan

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Maritzuli Konpainia

Maritzuli Konpainia