Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Pilota, emakumea, bertsoa eta dantza Ereintzaren ikuskizun berrian
Agustina Otaola raketista handia izandakoaren inguruko ikuskizuna eskainiko dute Hernanin ostiral honetan Ereintza Dantza Taldeak ‘Gu Agustina’ ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan Hernanin, Txotx denboraldiaren hasierako ekitaldian. Ikuskizuna 20:00etatik aurrera ikusteko aukera izango ...

"Ilunabarrean Dantzan" folk-dantzaldi zikloarekin hasi dira Gasteizen
Asteburuan izan da Gasteizko Oihaneder kafe antzokiko "Ilunabarrean Dantzan" zikloko lehenengo dantzaldia. Apirilera arte, hilean behin, folk-dantzaldiak izango dira igande iluntzetan Oihaneder-en. Era honetako dantzaldiak antolatzen dituzten laugarren urtea da aurtengoa. Dantza saioak dantzari bat...

Ikastaroa: Dantza-luzeak, soka-dantzen aurrekariak Carles Mas-en eskutik
Soka-dantzen aurrekariak izan daitezkeen XIV. eta XV. mendeetako dantza-luzeak eta prozesioetako dantzak jorratuko dira ikastaro honetan Carles Mas eta Guillermo Perez-en eskutik. Antzinako musikan eta dantzan aditua den Carles Mas gonbidatu dugu lan honetarako eta Guillermo Perezek lagunduko dio ...

Erriberaren identitatea oinarri izango duen Laya dantza taldea osatu dute Tuteran
Erriberako hainbat herritako dantzari gazteak elkartu eta Laya dantza taldea sortu dute Tuteran. Abenduaren 24an atera ziren kalera talde moduan lehenengo aldiz, baina ez dira zerotik hasi. Badira ia 25 urte Laya elkartea sortu zela, Erriberako dantzarien eta erraldoien konpartsen inguruan lanean h...

Marisa Barrena, kulturartekotasuna eta parekidetasunaren aldeko borrokalaria
Korrontearen kontra aritu behar izan du sarri Marisa Barrenak (Zornotza, 1951) Durangoko Kriskitin dantza taldeko kideak, izan militantzia politikoan, borroka feministan edota dantza munduan. Kausa galdu guztien aldekoa omen da, baina noizbait irabazi ere irabazten du Barrenak; bere borroketako bat...

Baltasar emakumea izan zenekoa
Azken urteotan izan da polemikarik Errege Magoak emakumeek gorpuztearen inguruan, erabat barneratuta baitago historikoki gizonezkoak izan direla. Baina hori sinesmen okerra da. Historiako momentu batzuetan, Errege Magoak bi gizonezko eta emakume baten bidez irudikatu izan dira. XIV eta XV. mendeeta...

Duguna dantza taldea hautatu dute Boiseko 2020ko Jaialdin izateko
Bost urtetik behin Idahon, Ameriketako Estatu Batuetan, Euskal Herritik kanpo egiten den euskal jaialdi handiena ospatzen da. Jaialdi bakoitzera Euskal Herriko dantza talde bat gonbidatzen da, hautaketa prozesu baten ondoren. 2020ko Boiseko Jaialdirako talde hautatuen zerrenda ezagutzera eman du ...

50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan
Igandean abiatuko dira 2019ko maskaradak eta Urdiñarbeko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Berrogeita hamar arizale baino gehiago arituko dira eta guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herrietan. Azken urteetako maskaradetako talderik handiena da aurtengoa, au...

2018 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak
Urtero legez, 2018. urteko sarrerarik arrakastatsuenak Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira, argitalpen horiek izan dituzte bisita kopuru gehien. Jarraian dituzue 2018ak eman dituen 10 albiste irakurrienak eta 10 bideo ik...

Azpilagañako ezpata-dantza estreinatuko du Oberenak
Iruñeko Azpilagaña auzoan Eguberrietako festari lotuta ezpata-dantza berria plazaratuko du Oberena dantza taldeak igandean, abenduaren 23an. Hain zuzen 23an ospatzen dira Eguberriak Azpilagañan, eta Oberena Gazteak taldeak egindako Olentzerorekin kalejira egin eta ezpata-dantzaren estreinaldia e...
Dokumentuaren akzioak