Dokumentuaren akzioak
Ezkonberriak dantzan
Lasarten, 1948. urtean, Karmen Urretaren eta Modesto Etxeberriaren ezkontzan Vicente Martin argazkilariak ateratako argazkiak argitaratu ditu Kutxatekak. Karmen Urreta Aita Donostiaren iloba zen. Irudietan ikus dezakegunez, Lasarteko Villa Mirentxun ospatu zen ezkontzako bazkarian ez zen dantzarik falta izan.
159 argazkiko bilduman, 1948an Urretak eta Etxeberriak ospatu zuten ezkontzako argazkiak ageri dira, tartean, hainbat dantza-irudi. Ezkonberriak elizatik ateratzean dantzariek arkua egin zieten ezpatekin, bazkal ondoren, berriz, aurreskua eta ezpata-dantza eskaini zizkieten. Badirudi, senar-emazteak, Schola Cantorum taldeko kideak zirela eta taldekideak direla irudietan ageri diren dantzariak.
Dantzariek ezpata-dantza dantzatzeaz gain, aurreskua sokan ere dantzatu zuten. Senarrak emazteari dantzatzen dio agurra, emaztea zerbitzarien tartean dela.
Irudi batean, ezkonberriak bakarrik dantzan ageri dira, litekeena da beraien lehen ezkon-dantza fandango edo arin-arin bat izatea. Gonbidatuekin eta dantzariekin ere ageri zaizkigu dantzan.
Argazki-erreportajea: Urreta familiako kide baten ezteiak, dantzarien parte hartzearekin (Kutxateka)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23