Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Breakdancea 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan egon daiteke

Dokumentuaren akzioak

Breakdancea 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan egon daiteke

2019/02/27 09:05
Breakdancea 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan egon daiteke

Buenos Airesko Gazte Jokoak, 2018-10-10. Argazkia: World Dance Sport federation

Buenos Airesen ospatu ziren Gazte Jokoetan breakdanceak izan zuen arrakastaren ondoren, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako proposatu dute breakdance diziplina. Kirol gonbidatu moduan aurkeztuko litzateke, surfa, skatea eta eskaladarekin batera. Azken hiru kirol horiek Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan estreinatuko dira. Ekainean erabakiko du Olinpiar Jokoetako Antolaketa Batzordeak (OJAB) breakdancea Parisen izango den edo ez.

2024ko Olinpiar Jokoetan egoteko saiakera egin du pilotak ere, Xabier Cazaubon Nazioarteko Pilota Federazioko presidenteak eta Lilou Etxeberria Frantziako Federazioko lehendakariak aurkeztu zuten proposamena. Tony Estanguet 2024ko OJABko presidenteak, ordea, ez du babestu.

2018ko Buenos Airesko Gazte Jokoetan, borroka formarekin aurkeztu zen breakdancea. Charles Ferreira, Frantziako Dantza Deportiboko federazioko lehendakariak azaldu duenez, hip hopa duela hamabost urtetatik dago federazioaren babesean, baina forma eszeniko modura eta ez borroka formarekin. Maila erregionaleko lehiaketako batzuk jokatzen dira, baina oraindik ez dago Frantziako breakdance txapelketarik.

Olinpiar Jokoetako Batzorde Internazionalak (OJBI) eta Frantziako Antolakuntza Batzordeak adierazi dute 10.500 kirolarik hartuko dutela parte 2024ko Olinpiar Jokoetan; horrek kirol kolektiboen aukerak gutxitzen ditu. Hala ere, OJBIk esan du kirol gonbidatuetako kirolariak jasotzeko azpiegitura berririk eraiki beharrik ez dagoela. Beraz, kirol berri horiek guztira 248 lehiakide aurkeztu ahalko dituzte, emakumezkoen eta gizonezkoen parekidetasuna errespetatuz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.