Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hartzaro festibalean murgildu dira Uztaritzen

Dokumentuaren akzioak

Hartzaro festibalean murgildu dira Uztaritzen

2019/02/19 07:25
Hartzaro festibalean murgildu dira Uztaritzen

Kaskarotak. Argazkia: Jokin Artola - Dantzan CC-BY-SA

Hasi dira inauteriak Uztaritzen, joan den otsailaren 15etik martxoaren 5era arte egitarau zabala antolatu dute. Neguko festen barruan, Hartzaro festibala antolatzen dute Uztaritzen. Udaberriari ongi etorria ematea dute helburu, ohitura eta sorkuntza oinarrian dituztela, gazteek, haurrek, helduek eta zaharrek denek batera ospatzen dituzte festak.

23. edizio honetan, areto barruko zein kaleetako emanaldiak eta ekintzak antolatu dituzte. Uztaritzeko taldeekin batera (Uztaritzeko Txistulariak, Gaita Luze, Erdizka taldea) Aukeran, Manez eta Kobreak, Zarena Zarelako, So-k, Izartxo, Üda Batez, Jarauta 69 edota Kli-K Txaranga arituko dira Uztaritze eta auzoetan. Guztira bostehun bat dantzarik, musikarik eta antzerkilarik hartuko dute parte jaialdian.

Egitaraua

Otsailak 22 ostirala
  • 19:00 Lapurdi gela - Ur Begiren mintzaldia «Euskaldunak eta itsasoa» Pasaiako Albaolaren Xabier Agotek emanik.
Otsailak 23 larunbata
  • Goizean, Arruntza auzon, Kaskarotak etxez etxe
  • 20:30ean, Arruntzako elizan, Kontzertua Manez eta Kobreak. Sarrera: 12€

Otsailak 24 igandea

  • 9:00 Saint Michel auzoan kaskarotak etxez etxe.
  • 11:00 Heraitze auzoa kaskarotak etxez etxe.
  • 11:30 Heraitzen, Mutxikoak Erdizka taldearekin.

Otsailak 27 asteazkena

  • 19:00 Festibalaren estrenaldia hautetsi, elkarte eta lanteki partaideekin, gomitarekin Jan eta edan Latsa elkarteak antolaturik eta Kiki Bordatxok alaiturik.
  • 20:30 Kabalkada irudietan. Kabalkadako momentu hoberenen filmaren emanaldia. Sarrera irekia eta dohainik.
Otsailak 28 osteguna
  • 18:30 karriketan zehar Uztaritzeko Kotilunak
  • 19:00 Hiribehere pilota plazan – Tutak eta Zirt Zart. Ohidura zaharrek berriz ospatzeko, ostegun gizena kari, herriko ikusgarria, toberak, sorkuntzak, Burrunka eta Afika Damboren perkusioak, Zirtzil, ASCA, Izartxo taldearen parte hartzearekin. Toberak: Aritz Videgain, Zirt Zart koreografoa: Sandrine Paralieu - Makil Dantzaren sorkuntza: Jose Cazaubon eta Izartxo Taldea - Produkzioa: Herri Soinu.
  • Ondotik erromeria Latsan, Kli-K Txarangak alaiturik.

Martxoak 1 ostirala

  • 20:30 Kiroletan, Gaita Luze (lehen partea) Aukeran 20 urte. Sarrera: 12€
  • 23:30 Uztaritzeko Gaztetxean, Kontzertuak: Xeiki taldea eta Patcha Mama dantzaldi taldea. Dohainik.

Martxoak 2 larunbata

  • 11:00 Latsa gelan, "19 eta 20. mendeko musika eta dantzen praktikak Uztaritzen" mintzaldia Pierre Hairak emanik.
  • 16:30 Kiroletan, Zarena Zarelako (Hariz Hari), So-K (Topa-K) eta Izartxo (fandango, Su Jauzia, Birubi). Sarrera: 7€.
  • 20:30 Kiroletan, Bedatse batez (Mazterklazeko lizeotararrek emanik) – Uztaritzeko Txistulariak – Üda Batez (Beritza Konpania) - Sartzea 12€.

Martxoak 3 igandea

  • 9:00 Kaskarotak eta Kaskarot ttikiak etxez etxe, Hiribehereko auzoan eta Purgon eguerditik goiti.
  • 10:00 Latsa txilindron sukaldaritza lehiaketa. Lagun arteko giro atsegina eta goxoa. Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo
  • 11:30 Elizaren aitzinean, meza nagusiaren ondotik Kaskarot taldeen elgarretaratzea.
  • 12:00 Hiribehere auzoan, Iruñeko Jarauta 69 txaranga.
  • 13:30 Latsan, Ihauteriko Bazkaria Latsa elkarteak antolaturik. Bazkal ondoan txilindron txapelketaren sari banaketa – Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo
  • 18:00 Dantzaldi herrikoia Saltoka taldearekin.

Martxoak 4 astelehena

Tolasako Ihauteriak. Senidetza batzordeak antolaturik: giroa segurtatua, jende ainitz mozorroturik, txaranga ugarik Tolosako karriketan alaituko dituzte.

  • 10:00 abiatzea Lapurdi zentrotik eta itzultzea arratsaldeko 19:00etan. Tokiak atxikizeko 06 23 31 27 45 /

Martxoak 5 asteartea

  • 7:45 Animazio karriketan, Uztaritzeko Kotilunak.
  • 18:30 zirtzilek eta ihauterietakoek plaza hartzen dute: dantzak, musikak eta auziaren hastapena. Ibilbidea Purguko pilota plazaruntz abiatuko da. Elizaren aitzinean Maia dantzaren agerraldia. Antza plazan: Hartza dantzaren agerraldia.
  • 19:30 Purgoko pilota plaza Zanpantzar auziaren segida eta bukaera, dantzak, toberak (antzerki herrikoia eta tutak erakustaldia) dantzak eta musikak (Hartzaroren sorkuntzak) - Har - zirtzilen soka - Su Jauzia.
  • 20:00 Erromeria bestak karpan segituko du - Jan eta edan Uztaritzeko Ikastolak segurtaturik eta Kiki Bordatxo taldeak alaiturik.
  • Gauerdian, Gaualdia Bilgunen segituko da Izartxok antolaturik, Errobiko Kaskaroten batzokian.

 

Informazioa gehiago: Hartzaro 2019 egitaraua (pdf 9,7 MB)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.