Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sue Jin Kang korear dantzariak idatzi du 2022ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

Dokumentuaren akzioak

Sue Jin Kang korear dantzariak idatzi du 2022ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2022/04/29 08:00

Sue Jin Kang (Seul, 1967) Coreako Ballet Nazionaleko zuzendaria eman diote 2022eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua idazteko ardura. Pandemiak dantza eta gure bizitzak mugatu dituela dio, eta, orain, dantza eta dantzariak direla hankaz gora jarri den mundua goxatzeko eta indartzeko moduetako bat, Izurri Beltzaren garaian Giselle balletak egin zuen moduan.

2021eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua - Sue Jin Kang
Zorigaitzeko Covid-19ak aurrez ezagutzen genuen bizi askea gelditu du, eta tragedia horrek dantzaren eta dantzarien esanahia birplanteatzera bultzatu gaitu. Aspaldi, keinu bidezko oinarrizko adierazpen eta komunikazio bidea zen dantza, arima hunkitzen eta publikoa inspiratzen duen arte eszenikoa bihurtu zena. Behin burutu ondoren bere forma originalean berriro egitea zaila den bat-bateko artea da, gorputz eta arima guztiarekin sortzen baita. Une iragankorrez egina dago dantza, eta horrek dantzariak etengabeko mugimenduan ibiltzea dakar. Covid-19ak, ordea, dantzaren artearen oinarrizko forma murriztu zein blokeatu ditu.
Egoera hobetzen ari bada ere dantza ikuskizunak muga asko ari dira jasaten. Horrek dantzak eta dantzariek distira egiten zuten garaiko oroitzapenak gordetzera garamatza; mundua argitzen zuten, larritasuna eta gizakien antsietatea transmititu, borondatea eta bizitzeko itxaropena.
Modu horretan, garrantzitsua da gogoratzea Erdi Aroko Europan sortutako Izurri Beltzaren erreplika batean, 1841eko ekainaren 28an, Pariseko Ballet Operan Giselle estreinatu zela, heriotzatik haragoko maitasuna irudikatzen duena. Erantzun itzela izan zuen. Ordutik mundu osoan zehar antzeztu da Giselle pandemiak suntsitutako gizateriaren arima indarberritzeko eta animatzeko. Hori da Giselle ulertzeko nire modua, lehen antzeztaldian erakutsi zen bezala: mundua jipoitzen duten gaitzetatik ihes egin nahi duen dantzari baten espiritu zoragarria da.
Dantzarien sinpatiaren eta kontsolamenduaren egarri da publiko bakartia eta nekatua. Dantzari gisa, uste dugu gure hegoak astintzeak dantzaren artea maite dutenei itxaropenak ematen dizkiela eta pandemia hau gainditzeko indarra ematen diela. Nire bihotza dagoeneko hasi da taupadaka.

Aurreko urteetako mezuak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.