Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua 2011

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua 2011

2011/03/25 11:27

 

Anne Teresa De Keersmaeker koreografo belgikarra da eta Rosas konpainiako zuzendaria. Iratxe de Arantzibiak helarazi digu Artez aldizkariak euskeratu duen Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua. Hau da Anne Teresa De Keersmaeker-ek idatzi duena:

Gizaki egiten gaituenaren ospakizuna da dantza nire aburuz. Dantzatzen dugunean natural erabiltzen ditugu gure gorputzaren mekanismoak, poza, tristezia zein bihotza ikutzen diguten zentzumen guztiak adierazteko. Jendeak bizitzako une garrantzitsuenak ospatzeko dantzatzen du, eta gure gorputzek giza esperientzia guztien memoriaren pisua daramate. Bakarka edo taldean dantza dezakegu.

Amankomunean duguna edo bata bestearengandik bereizten gaituena dantzatu ahal dugu. Dantzatzea pentsatzeko modu bat da niretzat. Dantzaren bitartez ideiarik abstraktuena irudika dezakegu eta ikusezina edo izendaezina zaiguna.

Dantza pertsonen arteko lotura da, zeru-lurren arteko zubia. Mundua daramagu gure gorputzetan. Azken finean, dantza-instant bakoitza funtzio zabalago baten parte da, amaigabeko koreografia baten parte.

Anne Teresa De Keersmaeker

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.