Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Friedemann Vogel-en 2021eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

Dokumentuaren akzioak

Friedemann Vogel-en 2021eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2021/04/29 07:05
Friedemann Vogel-en 2021eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

Friedemann Vogel.

Friedemann Vogel alemaniar ballet dantzariak idatzi du 2021eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua. Stuttgart Balleteko dantzari nagusia da eta mundu osoko ballet konpainia garrantzitsuetan aritzen da maiz. Hogei urtetik gorako dantzari ibilbidean hainbat sari entzutetsu jaso ditu. Dantzaren Eguneko aurtengo mezuan dantzarien esentzia eta bizi dugun egoerei aurre egiteko duten gaitasun fisikoa eta psikologikoa nabarmendu ditu.

2021eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua - Friedemann Vogel
Dena hasten da mugimenduarekin, denok dugun sen horrekin, eta dantzaren mugimenduak komunikatzea bilatzen du. Teknika perfektua izanagatik, ezinbestekoa eta garrantzitsua; azkenean, esentzia da dantzariak adierazten duena mugimenduarekin.

Dantzariak etengabeko mugimenduan gabiltza, horrelako mugimendu ahaztezinak sortu nahian. Dantza generoa kontuan hartu gabe, hori da dantzaria lortzen saiatzen dena.
Horregatik, bat-batean dantzarako baimena ez dugunean, antzokiak itxita eta jaialdiak bertan behera geldituta, gure mundua gelditu egiten da. Kontaktu fisikorik gabe. Ikuskizunik gabe. Ikuslerik gabe. Dantzaren komunitateak, historia hurbilean, inoiz ez du horrelako erronka kolektiborik izan: motibatzekoa, gure izatearen arrazoia aurkitzekoa.

Bestalde, justu zerbait ederra kentzen zaigunean, baloratzen dugu eta ikusten dugu egiten duguna ezinbestekoa dela eta asko esan nahi duela gizarte osoarentzat. Dantzariak ezagunak dira beren balentria fisikoengatik, nahiz eta askotan indar mentalari esker eusten diogun geure buruari. Nik uste dut justu uztarketa hori, arintasun fisikoa eta psikologikoa, dela bizirauten laguntzen diguna, dantzan eta arnasten jarraitzeko birsortzen.

 

Aurreko urteetako mezuak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.