Dokumentuaren akzioak
Julio Boccaren 2010eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua
Dantza disziplina da, lana da, irakaskuntza da, komunikazioa da. Dantzarekin hitzak aurrezten ditugu, akaso beste pertsona batzuk ulertuko ez zituzten hitzak, eta guztiontzat ezagun gertatzen zaigun hizkuntza ezartzen dugu.
Plazera ematen digu, aske egiten gaitu eta gizon-emakumeok txoriek bezala hegal egiteko dugu ezintasunaren aurrean kotsolatzen gaitu, piskat gehiago zerura, sakratura, infinitora hurbilduz.
Arte zerutiarra da, desberdina aldi bakoitzean, eta maitasuna egitera horrenbeste hurbiltzen da emanaldia bukatzean bihotza taupadaka uzten digula hurrengo aldiaren zain, ilusioz.
Julio Bocca
Julio Boccaren biografia
Buenos Aires-en jaio eta hezi zen, eta Venzuelan Fundación Teresa Carreño eta Brasilen Rio de Janeiroko Udal Antzokian aritu zen dantzari. 1986an Moskuko Nazioarteko Balet Lehiaketan urrezko domina irabazi zuen, hurrengo urtean American Ballet Theatren sartu zen, dantzari nagusi izendapenarekin eta 2006. urterarte aritu zen bertan.
Julio Bocca munduko ia ballet konpainia nagusi guztietan aritu da artista gonbidatu moduan, dantzari bikainanekin bikote eginez. 1990ean Ballet Argentino konpainia sortu zuen, eta bertako zuzendari da 1997tik. Horrez gain, bere izena daraman fundazioarekin, Julio Boccak hainbat eskola jarri ditu martxan Buenos Aires-en.
Jaso dituen sarien artean aipatzekoa dira: Dancer of the Year, New York Times (1987); Dance Magazine Award (1992); Gold Medal of the Arts (2008).
Dokumentuaren akzioak