Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gregory Vuyaniren 2020ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

Dokumentuaren akzioak

Gregory Vuyaniren 2020ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2020/04/27 11:25
Gregory Vuyaniren 2020ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

Gregory Vuyani. Argazkia: Vuyani dantza konpainia

Gregory Vuyani MAQOMA dantzari, koreografo eta aktore hegoafrikarrak izan du, apirilaren 29an ospatzen dugun Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua idazteko ardura. Dantzaren bidez saiatzen da Vuyani munduari zentzua ematen, askatasunerako tresna da Vuyanirentzat dantza eta mundua hankaz gora jarri den honetan, inoiz baino gehiago dantzatu behar dugula dio.

Duela gutxi izandako elkarrizketa batean, dantzari buruz sakon hausnartu nuen: zer esan nahi du niretzat? Erantzuna emateko, nire ibilbideari  erreparatu behar izan nion, eta eta konturatu nintzen dena dagoela lotuta helburuarekin?, eta egun bakoitzak aurre egiteko beharra eskatzen digun erronka berri bat jartzen digula. Dantzaren bidez saiatzen naiz munduari zentzua ematen.

Pentsa ezinezko tragediak bizitzen ari gara, gizaki-ondoko arotzat har daitekeen honetan. Inoiz baino gehiago, intentzioz beteta dantzatu behar dugu, munduari gizateria oraindik existitzen dela gogorarazteko. Ukaezina da urtez urte paisaia birtual eta diluitu bat eratu dela, tristura eragin duen mundu mailako katarsi mingarrian, eta bizitzari kontrajartzen zaizkion heriotza, bazterketa eta pobreziak errealitate gogorrari gailentzeko, intentzioa eta enpatia nagusitu behar dira. Inoiz baino gehiago, gure dantzak mezu indartsua eman behar die munduko agintariei eta gizateria salbatzeko eta hobetzeko ardura dutenei, pentsalari amorratuz osatutako armada bat garela adieraziz, eta gure asmoa da mundua urratsez urrats aldatzen saiatzea. Dantza askatasuna da, eta aurkitu dugun askatasunaren bidetik, munduko bazter guztietan harrapatuta daudenak askatu behar ditugu munduko hainbat bazterretan aurrez aurre jartzen dituzten korapiloetatik. Dantza ez da politikoa, politikoa bihurtzen da bere oinarriaren baitan giza komunikazioa duelako, eta, beraz, giza duintasuna berreskuratzeko ahaleginei erantzuten dielako.

Gure gorputzekin dantzatzen garen bitartean, espazioan eroriz eta elkarrekin nahastuz, mugimendu-indar bihurtzen gara, bihotzak ehunduz, arimak ukituz eta hain beharrezkoa dugun sendabidea emanez. Eta xedea bihurtzen da dantza, anitz, garaiezin eta zatiezina. Orain behar dugun guztia gehiago dantzatzea da!

                                                                                                                                                                                                                        Gregory Vuyani MAQOMA

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.