Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren Nazioarteko Eguna 2007

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2007

2007/04/25 11:55
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2007

Photo: TanzBild 501

1727ko apirilaren 29an jaio zen Georges Noverre, dantzaren erreforma bideratu zuen koreografo frantziarra eta efemeride hori aukeratu zen Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Urtero dantzari edo koreografo ezagun batek prestatzen du mundu osora zabaltzen den Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Aurten Sasha Waltz koreograo alemaniarrak prestatu du mezua. Hauxe da:

Urtebetetzeetan dantzatzen da, ezkontzetan, kaleetan, egongeletan, eszenatokian, eszena atzekaldeetan. Poza eta mina adierazteko, erritual eta muturreko esperientzia. Dantza lengoaia unibertsala da, bakea nagusi den mundu baten ordezkaria, eta berdintasuna, tolerantzia eta gupidaren alde. Dantzak sentiberatasuna irakasten digu, kontzientzia, eta momentuari harreta jartzeko eskatzen digu.
 
Dantza gure bizipozaren adierazpena da. Dantza transformazioa da. Dantzak gure anima kokatzen du, gorputzari dimentsio espirituala eskaintzen dio dantzak.

Dantzak gure gorputza sentitzeko bide ematen digu, gorputzetik ihes egin, haratago joan, beste gorputz bat izateko aukera.

Dantza egitea unibertsoaren taupadetan parte hartzea da.

Sasha Waltz


Sasha Waltz Karlsruhen, Alemanian, jaio zen 1963an. Dantza eta koreografia ikasketak Amsterdam-en eta New York-en burutu zituen. 1993an Jochen Sandig-ekin batera sortu zuen Sasha Waltz & Guests konpainia. 1996an Sophiensaele ireki zuen, SAndig-ekin batera sortu zuen antzokia.


Dantzaren Nazioarteko Eguneko ospakizunak

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea

Gipuzkoako Dantzako Profesionalen elkarteak dantzaren hilabetea izendatzen du Dantzaren Nazioarteko Egunaren ingurukoa. Pasa den asteburuan hasi dira dantza ekitaldi horiek baina aste honetan izango dira emanaldi nagusiak. Ekitaldi nagusia apirilaren 29an bertan Tolosako Leidor antzokian egingo den jaialdia. Hemen egitarau osoa.

Asociación Bilbao Ballet Elkartea (ABBE)

Gerado Viana dantzari ohia omenduko du Bilbao Balletek. Sobietar Batasun ohian irakasle moduan jardun zuen Gerardo Viana dantzari eta koreografo bizkaitarrak. Bilbao Ballet elkarteak omenaldi-afari bat eskainiko dio apirilaren 27an, Carlton hotelean. Lola Greco flamenko dantzaria izango da ekitaldi horretako gonbidatua.





Dokumentuaren akzioak

2007/04/25 15:10

Barañaingo Auditorium-ak ere prestatu du egitarau berezia egun horretarako (apirilaren 29an). Helbide honetan informazio gehiago:

http://www.auditoriobaranain.com/fitxak/diainternazionaleusk.htm

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.