Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren Eguna eta Gladys Faith-en mezua

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Eguna eta Gladys Faith-en mezua

2008/04/25 10:34

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2008

Gladys Faith Aghulas-en mezua


Dantzaren espirituak ez du kolorerik,
ez du tamaina edo forma jakinik
Batasunaren indarrari du bere baitan
Eta gure baitan dagoen edertasuna

Dantzan egiten duen arima bakoitzak,
zahar, gazte, edo minusbaliotasun batekin bizi denarenak ere,
Bizitzaren ideiak sortu eta aldatzen ditu mugimenduaren Artearen bidez

Dantza, ezinezkoa posible dela islatzen duen ispilu bat da
Denok ukitu, hauteman, sentitu eta bizi dezagun

Gure bihotzen eta arimen doinuak gure erritmoa dira
Gizadiaren historia azaleratzen da gure mugimendu bakoitzarekin
Osagai horretan aurki dezake giza espirituak behin-betiko askatasuna

Gure eskuek ukitzen duten bakoitzean zerbait zoragarria gertatzen da
Arimak gogoratzen duena gorputzak mugimenduaren bidez adierazten du
Dantza guztiok eskura dugun sendagarria da
Zuek zarete nire begiak eta ni naiz zuen hankak

Ospatu Dantzaren Nazioarteko Eguna
Erabili dantzarekiko zuen grina elkar sendatzeko
Batu zuen dantza komunitatea,
Zareten onena izatea da garrantzitsuena
Dantzaren indar eta espirituaren bidez batuta irauteko gai gara

Gladys Faith Aghula


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.