Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lemi Ponifasioren mezua 2016ko Dantzaren Nazioarteko egunean

Dokumentuaren akzioak

Lemi Ponifasioren mezua 2016ko Dantzaren Nazioarteko egunean

2016/04/21 08:55
Lemi Ponifasioren mezua 2016ko Dantzaren Nazioarteko egunean

Lemi Ponifasio

Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko eguna. Urtero, dantzaren munduan esanguratsua den dantzari edo koreografo baten mezua zabaltzen da lau haizetara. Aurten Lemi Ponifasio, koreografo eta eszena zuzendari neozelandar-samoarraren eskutik iritsi da mezua, poema tankeran.

Tatalo (Araoa)

Ukitu kosmosa
gure jainkotasunaren iturria
argira ekarriz
gure arbasoen aurpegia
gure haurrak ikus ditzagun

Gainetik ehundu
ondotik azpitik
dena barruan batu
gure haragia eta hezurrak

eta memoria

Lurra biraka ari da
gizakia migrazio masiboan
dordokak prestakuntza isilean biltzen
bihotza zaurituta dago

Dantza egin
maitasun mugimendu bat
justizia mugimendu bat
egiaren argia

Lemi Ponifasio

Hona Lemi Ponifazioren jatorrizko testua, samoeraz:

Tatalo

Pa'atu i le vânimonimo
Le tupu'aga o lo tatou pa'ia
Ia fa'asusuluina ai
Foliga o tatou tuaa
E mafai ai ona tatou iloa atu tatou fanau

Lalaga i luga
Talaane
Lalo
Ia fusia atoa i totonu o tatou a'ano
Ivi ma o tatou mânatunâtuga

Ua fulisia le lalolagi
Ua sâili folau fa'atasi tagata
Ua tapena ma potopoto i'a sa
Ae ua le gagana
Ua manu'a le fatu

Avea le sa'asa'a
E fai ma fa'atino'aga o le alofa
E fai ma fa'atino'aga o le amio tonu
Ma sulu o le mea moni

Lemi Ponifasio (Jatorrizkoa)

Jean-Georges Noverre ballet modernoaren aitzindariaren jaioteguna da apirilaren 29an, eta Dantzaren Nazioarteko Egunarekin munduko dantzari guztiak dira protagonista herriz herri egiten diren dantza ekitaldien bidez.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.