Dokumentuaren akzioak
2017ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua
Berriki zendu den Trisha Brownen hitzekin osatu dute aurtengo Nazioarteko Dantzaren Eguneko mezua. Martxoan hil zen Brown eta Susan Rosenberg bere kolaboratzaileak egindako zenbait elkarrizketetako zatiekin osatu dute testua. Apirilaren 29an, Jean-Georges Noverreren jaioteguna gogoan hartuta, ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna.
Urtero mundu osoan sona handia duen dantzaren inguruko pertsona ospetsu baten mezua hedatzen da herrialde guztietara. Dantzaren Nazioarteko Eguna eta mezuaren helburua, egun horretan dantza alorra batzea da, forma artistiko hori ospatzea eta bere unibertsaltasuna erakustea.
2017ko Nazioarteko Dantzaren Eguneko mezua
"Hegan egiteko nahiagatik bihurtu nintzen dantzari. Grabitatea gainditzeak beti motibatu izan nau. Nire piezetan ez dago inolako esanahi sekreturik. Forma fisikoa hartzen duten espiritualtasun ariketak dira.
Dantzak komunikazioaren lengoaia unibertsala transmititzen eta hedatzen du, poztasunaren eta edertasunaren iturburua da, eta gizon-emakumeen ezagutza garatzen du. Dantza sortzeko gaitasuna da... behin eta berriz... pentsamenduan, jokaeran, ekintzatan, eta interpretazioan. Gure gorputzak adierazteko lanabesak dira, eta ez irudikatzeko bitartekoak. Kontzeptu horrek gure sormena askatzen du, eta hori da sormen artistikoaren funtsezko lezioa eta dohaina.
Artista baten bizitza ez da adinarekin amaitzen, hainbat kritikok hori defendatu arren. Dantza jendeak egiten du, jendeak eta ideiek. Publikoak etxera eraman lezake sormen bultzada hori eta bere eguneroko bizitzan praktikara eraman."
Trisha Brown
Dokumentuaren akzioak