Dokumentuaren akzioak
Lin Hwai-min-en Dantzaren Eguneko mezua
Kantuen Liburuan, K.a.-eko X. mendetik VII. mende bitarteko olerki txinatarren antologiaren Hitzaurre Handian dio:
"Emozioak nahasten direnean hitz forma hartzen dute.
Hitzak ez badira aski, intzirika hitz egiten dugu.
Intziriak ez badira aski, kantatu egiten ditugu.
Kantak ez badira aski, orduan, oharkabean, gure eskuek eta gure oinek dantzatzen dituzte."
Dantza adierazpide indartsua da.
Lurrari eta zeruari hitz egiten die.
Gure poztasunez, gure beldurrez eta gure desioez mintzatzen da.
Ukiezinaz hitz egiten du dantzak, eta hala ere, pertsonaren gogoaren egoera eta jendearen izaera eta aiurria erakusten ditu.
Munduan beste kultura askotan bezala, Taiwan-eko indigenek borobilean dantzatzen dute.
Beren arbasoek sinesten zuten deabruak borobiletik kanpo geratuko zirela.
Eskuak elkarri emanda, elkarri berotasuna eman eta denak batera mugitzen dira.
Dantzak elkartu egiten du jendea.
Eta dantza desagerpenaren puntuan gertatzen da.
Mugimenduak gertatu ahal desagertzen dira.
Dantza instantean bakarrik bizi da.
Bakarra da. Bizitza beraren metafora da.
Aro digital honetan, mugimenduen irudiek milioika forma hartzen dituzte.
Liluragarriak dira.
Baina, ezin dute inoiz dantza ordezkatu irudiek ez baitute arnasik hartzen.
Dantza bizitzaren ospakizuna da.
Etorri, itzali zure telebista, amatatu ordenagailua, eta etorri dantzara.
Espresa zaitez gure gorputza den tresna zoragarri eta bikain honen bidez.
Etorri dantzara eta elkartu jendearekin taupaden olatuetan.
Atzeman une eder eta labur hori.
Etorri bizitza ospatzera dantzan.
Informazioa: Dantzaren Nazioarteko Egunaren webgunea
Dokumentuaren akzioak