Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Zubieta eta Iturengo joaldunak duela 25 urte
Jonmikel Intsausti
2026/01/23
Argazki bilduma hau 25 urte betetzen ari da egunotan; 2001eko urtarrilaren 29an, astelehenean, lanean jai-eguna hartuta, hartu nuen autoz Zumarragatik Zubietarako bidea, Tolosa, Leitza, Eratsunerako errepidetik barrena, aspaldidanik interesa pizturik zizkidaten joaldunen aurrez aurre ezagutzera...
Otsailaren 7an izango dira 2026ko Koko-dantzak
2026/01/22
Otsailaren 7an, larunbatez, ospatuko ditugu 2026ko koko-dantzak. Goizean, 9:00etan egingo da lehen agerrialdia Errebalen. Baserrietako koko-eskea Otaola eta Mandiola auzoetan egingo dugu aurten. Arratsaldean Eibarko kaleetan egingo dugun kalejira Eibarko Klub Deportibotik abiatuko da eta erdi-gunek...
Ereintza eta Herri Arte Eskolaren arteko emanaldia
2026/01/18
Urteroko hitzorduari jarraiki, aurten ere Orereta-Errenteriako Herri Arte Eskolako Euskal Dantzako ikasleekin batera emanaldia eskainiko dugu Urtarrilak 25ean, arratsaldeko 18:30ean Niessen Aretoan.
Gonbidapenak, urtarrilak 20an egongo dira eskuragarri helbide honetan: https://sarrerak.errente...
Juan Luis Arsuaga: "Kirolaren aurretik dantza zegoen"
2026/01/16
"Jota dantzatzea ariketa latza da, sentadilla eta horrelakoen aurretik gomendatuko nuke". Juan Luis Arsuaga (Madril, 1954) paleoantropologoak dioenez lana madarikazio biblikoa da. Olgeta, denbora galtzea goraipatzen du Bertrand Russellek bezala eta Axularren kontrara, "denbora galtzen dut denbora o...
6. Hiruko konpaseko dantzak: baltsa eta fandangoa
2026/01/13
Orain arte biko konpaseko dantzekin aritu izan gara. Hiruko konpaseko dantzei hozka eginen diegu oraingoan. Baina zer esan nahi du hiruko konpaseko horrek? Orain arte, gure dantza urratsak binaka antolatu ditugu. Kasu honetan, berriz, urrats horiek hirunaka antolatuko ditugu. Bi zango ditugunez g...
Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak
2026/01/07
Urtero legez, Inaute larunbatean (otsailak 14), ohiko dantza-desfile herrikoia eskainiko da Beasaingo kaleetan zehar, Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Aurten ere, herritarrak zein interesatuta dauden dantzazale guztiak gurekin dantzatzera gonbidatzen ditugu.
Helburua, ohi bezala, Beasaingo...
Iruñea eta Nablus-eko sokak korapilatu ziren eguna
2025/12/31
Jaun Done Saturdi egun berezia izan da aurtengoa. Arrazoi ezberdinengatik. Horietako lehenengoa ez dugu salatuko baina begi zorrotzagoa dutenak konturatuko dira, agian. Bigarrena da, eguna Nablus-eko — Zisjordania (Palestina) — Hattah dantza taldearekin partekatzeko aukera izan dugula.
...
Tolosa-Iruñea konexioa biziberritzen
2025/12/29
Badira Tolosa eta iruñea lotzen duten zenbait hari —agian gehienontzako garrantzia handiegirik gabeak —. Tolosa Gipuzkoako hiriburu izan zen eta Iruñea Nafarroa Garaikoa izaten jarraitzen du. Iruñeko Udalak 1913an deitu zituen Tolosako Udal txistulariak lehenbizikoz, San Ferminetan jo zeza...
Instant eterno bat
2025/12/29
Gorputz bat dantzan hasi aurretik gorputz bat da. Butakan eserita dagoen ikusleak ere baduen gorputza. Bizi gara gorputzean, nahi edo nahi ez izan, ezinbestean. Ibili, eseri, jan, erori, amodioa egin, oihu egin, korrika hasi… denak egiten ditugu gorputzarekin. Mugitu dezakegu hatz bat, poliki, et...
Inozente eguna, eroen festak eta zoro feriak
2025/12/28
"Festa stultorum" edo "Eroen festak" daude ziur aski abenduaren 28a, Inozente Eguna, txantxekin ospatzearen jatorrian. San Nikolas, Eguberri eta Gabonzar artean ospatzen ziren egun horiek inauteri erako festak ziren: mozorroak, oturuntza neurrigabeak, dantza, kantu eta antzerki satirak, txintxarri,...


