Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Urdiñarbe 1909: emakumeen pastoral bat, gatazkan hasi eta istripu larriarekin bukatu zena

Dokumentuaren akzioak

Urdiñarbe 1909: emakumeen pastoral bat, gatazkan hasi eta istripu larriarekin bukatu zena

2026/03/18 07:25
Urdiñarbe 1909: emakumeen pastoral bat, gatazkan hasi eta istripu larriarekin bukatu zena

Santa Elena pastorala, Barkoxe, 1909.

1909. urtera eraman gaitu Maider Bedaxagarrek Xurigorrika 2026 artikuluan. Urte hartan hiru pastoral antolatu zituzten urdiñarbetarrek, bi egun berean eta horietako bat emakumeek antzeztu zuten. 

Pastoral-borroka

Errolan pastorala eman zuten urdiñarbetarrek pazko astelehenez; baina giro politiko bizi eta beroak eta herritarren arteko desadostasunek bi taldetan banatu zuten herria, eta horrela talde bakoitzak bere pastorala plazaratu zuen astebetera. Apezaren aldekoek Abraham eta auzapezaren aldekoek Santa Elena. Emazte pastorala izan zen Santa Elena; “taldeko argazkian, xuri eta beltzez agertzen dira hamar bat andere gazte, luxuzko eta modako arropaz jantziak, biloak motoan bilduak, batzuek buruko elegante batez apaindurik”, Maider Bedaxagarren hitzetan.

Hildako bat eta hamar zauritu

Georges Herelle historialari eta ikerlariaren testigantzetan edo garaiko kazetetan irakurri du Bedaxagarrek, Santa Elena pastoraleko publikoaren zalaparta handien ondorioz, harmaila erori eta hildako bat eta zaurituak izan zirela. Arrazoi teknikoak azaldu baziren ere, Bedaxagarrek dio herri memorian sabotajearen susmoa ere geratu dela: “Xuriek zituzten ttottogiak sabotatu. Akto politikoa zatekeen, beraz. Artxiboek ez badute horrelakorik kontatzen ere, xurigorrikaren tirabiren bizipena egon da memorian gelditua”.

Artikulua: "Xurigorrika 2026", Maider Bedaxagar

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.