Dokumentuaren akzioak
Oier Araolaza: "dantza-mutilazioak oinarrizko espresio-kanal bat mozten digu eta horrek laguntzen gaitu mutil bihurtzen"
Puntapioa
Dantzaren balio sozial, emozional eta neurologikoak aldarrikatzen ditu Oier Araolazak mendebaldeko gizartean kirolak hartu duen nagusitasunaren aurrean. Hala, azaldu du Elhuyarrek gazteen osasun mentalari buruz osatu duen Zurrunbiloa webgunerako egin dioten elkarrizketan.
Bere ustez, dantzak kooperazioa, aniztasuna eta komunitatearen kohesioa sustatzen ditu, eta gizakiok adierazpen-modua hori ahozko hizkuntza baino lehenago garatzen dugu; “dantzarako berezko gaitasuna dugu, horretarako programatuta gaudelako, hitz egiteko berezko gaitasuna dugun moduan. Are gehiago, berbazko gaitasuna garatu aurretik dantzatzen gara”. Dantza egiteak neuronen arteko konexio asko erabiltzea eskatzen ditu eta burmuinaren plastikotasuna ikaragarri indartzen du. Gainera, elkarrekin dantza egiteak batu egiten du taldea.
Araolazak salatzen du gizarteak, bereziki mutilei, txikitatik erreprimitu diela dantzarako nahia, “erreprimitu zaigun bulkada bat da. Eta mutilen kasuan, mutilazioa bi zentzutan: txiki-txikitatik gure oinarrizko espresio-kanal bat mozten zaigu, eta, gainera, horrek laguntzen gaitu mutil bihurtzen”. Beraz, dantzarako gaitasuna mutilatzearekin batera mutildu egiten direla umeak.
Baina oro ez dela urre ere ohartarazi du. Kirolaren itzalak azaleratu ditu, baina dantzaren eta musikaren transmisioan ere badirela desegokiak diren jokamoldeak ohartarazi du: "dantzan ere badago tradizio bat oso toxikoa izan dena". Funtzio estetikoari eman zaion nagusitasunari egozten dio jokamolde desegoki hori. Eta gogorazi du munduan barrena dantza pretentsio artistikorik gabe egiten dela nagusiki: komunikatzeko, partekatzeko, bizitzeko... eta erritualak egiteko. Erritualek gizarteen eta komunitateen kohesioan berebiziko garrantzia duten jarduerak baitira.
Elkarrizketa: “Gizarteak erreprimitu egin digu mutiloi dantzarekiko berezkoa dugun barne-bulkada” (Elhuyar, Zurrunbiloa)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16


