Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Baina ba al dira tradizioz neskenak eta tradizioz mutilenak diren dantzak?

2018/09/21

Aurresku txapelketa bat irabazi duen Katerin Artola dantzaria elkarrizketatu dute Gipuzkoako Hitzan , eta halako batean honako galdera egin dio kazteriak: "Txapelketa mistoa egiteko, mutilek tradizioz neskenak izan diren dantzak eta neskek tradizioz mutilenak izan direnak egin behar izan dituzu...

Eusko Ikaskuntzaren sorrera eta Baztandar Mutil-dantzariak 1918. urtean Oñatin

2018/09/21

Irailaren 8an, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren mendeurrena gogoratu zuten Elizondon. Lehen kongresuko ospakizunetan Euskal Herriko hainbat herritako dantzariak izan ziren Oñatin , tartean, Baztango mutil-dantzariak. Baztandarren erakustaldi hura gogoan izan dute mendeurrena aitzakia moduan hartuta...

Agur Juanito

2018/09/20

Juan Agirre Barruetabeña (Iurreta 1949 - Durango 2018) Kriskitin taldeko sortzaile eta dantzaria izan zinen Juanito. Zinegotzi izan zinen sasoian berriz, hainbat irtenalditako bidelagun izan zintugun. Galiziako Rias Baixas eta Porriñora, Oloruera, Segoviara, San Palais sur Merera, Bartzelonara...

Sanfermin Aldapakoaren 10. urteurrena ospatuko dugu, Tarragonan gaindi

2018/09/19

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 10. aldiz aterako dugu karrikara aurten. Urteurren berezia da berez, baina bereziagoa  —eta eroagoa — izanen da oraindik, bezperan, Tarragonako Santa Teklaren omenezko segizio arranditsuan parte hartzeko ohorea izanen baitugu, buruhandi, erraldoi, arrano,...

Miguel Angel Sagaseta: “Luzaiden ez dago dantza talderik, dantzatzen duen herria da"

2018/09/19

Migel Angel Sagaseta txistularia omendu du  Euskal Herriko txistulari elkarteak Urdiainen. Euskal dantzak bildu eta berreskuratzen eginiko lanagatik elkartearen urrezko domina eta omenaldia eskaini zaizkio. Elkarteak egin berri dion elkarrizketan bere ibilbide oparoaren hiru oinarri nabarmendu ...

Errioxan emakume dantzarien olatua handituz doa

2018/09/18

Uda honetan pil-pilean izan da Errioxako dantzetan emakumeen parte hartzearen inguruko eztabaida. Cervera de Alhama-ko herriko emakumeak "Gaita" mixtoa aldarrikatzen dute eta hori lortzeko lehen pausoak eman dituzte aurtengoan. Nieva de Cameros herrian, berriz, lortu dute; aurtengoan gizon eta emak...

Euskal Museoa dantza tradizional ate ireki jardunaldia jasoko du igandean

2018/09/17

Bilboko Unamuno plazako Euskal Museoak ateak irekiko ditu igandean, dantza tradizionala ikasteko eta ezagutzeko eta AIKO Taldearen, dantza egiteko estilo tradizionala sustatzen eta balioan jartzen duen musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboaren, eskutik erromeriaz gozatzeko interesa dut...

Igandean, Zinemaldian estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma

2018/09/17

Urtebetez grabaketetan eta ia beste horrenbestez muntaketa eta posprodukzioan aritu ondoren igande honetan estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma. Donostiako Zinemaldian , sekzio ofizialean baina lehiaketatik kanpo aurkeztuko da. Igandean prentsa eta akreditatuentzat izango da emanaldia. Ond...

Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2018/09/17

Imajinatu diseinu marka famatu batek Lantzeko txatxoak kopiatu eta jantzi linea bat sortzen duela. Horrelako zerbait gertatu da Galizian. Viana do Bolo eta Vilariño do Conso herriek Dolce&Gabbana diseinu etxea salatu dute berain inauterietako pertsonaien jantziak kopiatzeagatik, firma italiarrari...

Adunan emakumeek lehen aldiz dantzatu dute axeri-dantza

2018/09/13

Aurtengo Andra Mari egunean emakumeek eta gizonek osatutako taldea irten da plazara axeri-dantza dantzatzera Adunan. 1974an berreskuratu zuen dantza Andoaingo Lizar Makil dantza taldeak, Adunako David Zabala eta Faustino Sorondoren laguntzari esker; horiek galdu aurretik ezagutu baitzuten dantza. ...

Harpidetu