100 lengoaia, 11 esperientzia.

2025/03/28
100 lengoaia, 11 esperientzia.

Elena Laiz Sasiain irakasleak, proiektuaren koordinatzaileak, Gipuzkoako bi eskola txikitan 2013tik garatutako eraldaketa pedagogikoaren esperientzia jaso du "100 lengoaia, 11 esperientzia" liburuan (autoekoizpena); aurretik ere, neurri handi batean izen bereko webgunean jasotakoa.

Bertako hitzaurreetatik, hiru pasarte:

"Ea irakurri ondoren irakasle gehiago animatzen zareten [dantza-] eskolan umeen alde gehiago jokatzeko, beraien eskubideak guztiz errespetatuak izan daitezen egin beharreko aldaketak egiteko. Posible da."

"Bakarrik irakasleok alda dezakegu [dantza-] eskola; gu prest baldin bagaude, bestelako [dantza-] eskola bat posible da."

Eta azkenik, liburutik hartuta, Guille Viglioneren aipu bat:

"Esperantza asko dago nork amestuko duen esperoan

Aldaketa guztiak pertsona baten gogoan sortu dira, amets modura.

Ezinezkoak ziren ideiak, burugogor batek posible bihurtu zituen arte.

Soberan ditugu eszeptikoak, koldarrak eta kexatiak. Mundua (eta heziketa) salba dezaketen ameslariak behar ditugu, kaskarkeria (mediokritate) izurrite honetatik salbatu ere..."

 

ITURRIA: "100 lengoaia, 11 esperientzia" - Elena Laiz Sasiain (autoekoizpena, 2024ko urria)

[dantza-] aipamenak nireak dira, dantza-irakasle begiradatik irakur dezagun...