Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Begiraleak Elkartea Begiraleak 90 urte

Dokumentuaren akzioak

Begiraleak 90 urte

2025/04/11 10:15
Begiraleak 90 urte

Kaskarotak, Begiraleak, Donibane-Lohizune, 2025-02-02. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

2025eko martxoaren 3an, Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteak 90 urte bete ditu ofizialki. Elkartearen jarduera 1935eko martxoaren 3an hasi zen euskal kultura eta hizkuntza mantentzeko, garatzeko eta sustatzeko helburuarekin. Horretarako, hainbat aktibitate proposatu ditu elkarteak; antzerkiarekin hasi zen eta urtez urte kantua, dantza, musika, etno-folklorea, literatura, joste tailerrak, mintza xoko, mendi ateraldiak eta sukaldaritza sailak garatu ziren.

Ihauteri berezia

Elkartearen sortzearen 90 urteak izateaz gain, Donibane Lohizuneko kaskaroten 50 urteak ospatu ditugu. Gan den otsailaren 2an, egungo kaskarotak, 1975ean lehen aldikotz kaskarotez atera ziren dantzariekin aritu dira. Zonbait hilabetez errepikatu ondoren, dantzariek garaian Betti Betteluk berpiztu zituen dantzak eman dituzte eta Donibaneko karrikak alaitu dituzte.

Donibane Lohizune: Kaskarotak 2025
Kaskarotak, Begiraleak, Donibane-Lohizune, 2025-02-02. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Jantzi, afitxa eta argazki erakusketa

Apirileko bakantzetan, erakusketa bat antolatuko dugu Donibaneko La Rotonde gelan. Alde batetik, jadanik egin izan den bezala, argazki eta afitxa erakusketa bat muntatuko dugu, elkartearen ibilbidea hamarkadetan zehar irudietan aurkezteko. Beste aldetik, gure elkarteko jostunek egindako jauntzi batzuk ere ikusten ahalko dira ere. Erakusketa ikusgai apirilaren 23tik maiatzaren 2a arte arratsadetan. Sartzea urririk.

Emanaldiak

Azken hamarkadetan ohidura bilakatu da Begiren urtemuga, emanaldi berezi batekin markatzea, dantza, musika eta kantua nahasiz eta lehengo dantzari guziak gonbidatuz. Horretarako aurten, bi hitzordu nagusi izanen ditugu, formatu desberdinetan.

Boga!

Lehenik, dantza eskolako haurrak eta dantzari gazteen taldea Peyuco Duhart kultur zentroko Tanka gelako eszenatokirat igoko dira Boga! deituriko dantza ikusgarria presentatzeko. Xehetasunetan sartu gabe eta misterio pixkat atxikitzeko, Boga! izenburua Begiren biziari lotua da, urtez urte Begiren barkua boga boga ari da, beti aitzina. Itsasoari hain lotua den herri hunetan, hitz joko hori biziki aproposa zen. Bi aldiz emana izanen da ikusgarria, lehena maiatzaren 3an larunbatarekin gaueko 20:00etan eta bigarrena maiatzaren 4ean igandearekin atsaldeko 16:00etan. Dantzaz gain, antzerkia eta kantua izanen dira, 20 bat musikarik osatutako txaranga eta txistu bandarekin. Sartzeak salgai dira HelloAsson 15 eurotan helduentzat eta 8 eurotan haurrentzat (13 urtepekoentzat).

Begiralekada

Eta bigarren emanaldian beraz, kide guziekin iraganen da: gaur egungo kideak eta kide ohiak. Begirakada izena izanen du. Zertako Begirakada?

  • Begirale: ulertu elkarteko kidea.
  • Begiraleka: belaunaldien segida bat ikusiko baita, belaunaldiz belaunaldi, 180/200 dantzariekin inguru.
  • Kada: erreferentzia “kabalkada” hitzari bere zentzu propioan, dantzariek plazak eta karrikak hartzen baitituzte. Jatorrian kabalkakak ez ziren bortxaz antzerkiarekin, antzerkia zutenak “zintzarrotsak” edo “toberak” ziren.

Maiatzaren 24an iraganen da larunbatarekin, atsaldeko 15:30ean hasiko da. Lehen aldikotz, pilota plazan izanen da, euria izanez gero Jai Alaiean eginen dugu. Sartzeak salgai dira HelloAsson (5 eurotan helduentzat, urririk 13 urtepeko haurrentzat). Gaualdia segituko du dantzaldia eta Donibane Kantuz saio batekin. Txaranga bat izanen dugu gaualdia alaitzeko.

Begiraleak 90 urte
90. urteurreneko afitxa. Egilea: Maider Beheran. Grafismoa: Inge Arin Larrañaga

BEGIRALEAK 90 URTEAK - EGITARAUA

Apirilaren 23tik maiatzaren 2rat

  • Jantzi eta argazki erakusketa, arratsaldetan 14:00etatik 18:00ak arte, Donibaneko Lohizuneko La Rotonde gelan. Urririk.

Maiatzaren 3a larunbatarekin

  • Boga! ikusgarria 20:00etan, Peyuco Duhart kultur zentroko Tanka gela. Sarrerak

Maiatzaren 4a igandearekin

  • Boga! ikusgarria, 16:00etan, Peyuco Duhart kultur zentroko Tanka gela. Sarrerak

Maiatzaren 24a larunbatarekin

  • Begiralekada ikusgarria, 15:30tan, Pilota Plazan. Euria izanez gero Jai Alain. Sarrerak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Begiraleak Elkartea

Begiraleak Elkartea

Donibane Lohizuneko euskal kultur elkartea eta dantza taldea.

Helbidea: Andre Ithurralde etorbidea 12, Ducontenea etxea

Kontaktua: begiraleak@wanadoo.fr

Webgunea: begiraleak.eus

Sare sozialak:

                             

Begiraleak Elkartea         @begiraleak