Dokumentuaren akzioak
Altzako agintariak soka-dantzan 1931

Donostiaren auzo izan aurretik udalerria izan zen Altza. 1141 urtekoa da Altzaren lehen aipua eta herri moduan aipatzen da. 1940an galdu zuen herri izaera Altzak eta Donostiako auzo izatera pasa zen. Azken unera arte altzatarrek beren herri-nortasuna aldarrikatu zuten eta horren erakusgarria 1931n, apirilean udalbatza osatu eta handik hiru hilabetera, zinegotziek herri ordezkaritza herritarren aurrean erakusteko sinbolo adierazgarriena, aurreskua, sokan dantzatutako aurreskua (esku-dantza edo soka-dantza moduan ere ezagutua) plazaratu zutela.
1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeak egin ziren, apirilaren 14an errepublika aldarrikatu zen eta hilaren 17an Altzako zinegotzi hautetsiek udal berria osatu zuten. Abuztuaren 2an, uda-batza eratu berria, elkarri eskuak emanda sokan batu eta dantzatu zen San Martzial plazan, herriko medikuari, Leandro Aizpururari eskainitako omenaldian.
Donostiako Udalak egindako Altza 1931-1937: Ilusio galduen kronika bideoan, soka-dantzako bi argazkitan ikus ditzakegu Altzako udal-batzako zinegotziak:
Sokan parte hartu zuten Manuel Sasiainek, Pedro Ayestak, Gaspar Cardonak, Jose Casaresek, Felipe Zurutuzak, Ricardo Tejadak, Jose Manuel Beretarbidek, Celestino Atorrasagastik, Jose Juanesek eta Pablo Landak.
Gainera, jaietan aurreskua dantzatzeko ohiturari eutsi zioten Altzakoek, hemen Intxaurrondoko Santa Krutz jaietako soka-dantza.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23