Dokumentuaren akzioak
Gure esku ditugu udaberri guztiak

Beti bezala, dantza-irakasleon begiradatik irakurtzeko.
"Pertsonen talentua da herrialde baten benetako barne-produktu godina. Berrogeita hamar urte baino gehiago darmatzat haurrekin lanean, eta gero eta gehiago sinesten dut talentuan.
Haur bakoitza izaki bakarra da, errepikaezina, oraindik amaitzeke dagoen artelan bat, eta errazagoa izango da haientzat bikaintasuna lortzea baldin eta irakasleok heziketa berri bat ematen badiegu, 'heziketa zikiratzaile' zaharkitu baten bidez 'bezatu' beharrean; bide-orri desberdin bat, non jada ez zaizkien hegoak moztuko eta ez den egingo adinaren edo ikasgaien arabera bereizitako atal zentzugaberik.
Badakit askok uko egingo diotela nire proposamenari, edo ez dutela ulertu nahi izango, baina, nire ustez, oso komenigarria da ulertzea hezkuntza TEKNIKAREN eta GIROAREN batura dela, eta, horretan oinarrituta, irakasleek beren buruari planteatzen hasi beharko lukete bi aldeetako zeinek duen lehentasuna.
Esaten dutena esaten dutela, aldaketa bat behar da, gidaritza aldaketa bat, oraindik esploratzeke dauden bideetara eramango gaituena. (...) Globalizazioaren eragin anestesiatzailea kontuan hartuta, begirada aldatu behar dugu, gure ikuspegiak zabaldu eta, komeni bada, arauak urratu. Gizadiaren aurrerapen handiak desobedientzia zibilak eraginda etorri dira. Gure esku ditugu udaberri guztiak; izan dezagun kemena, utz diezaiogun geure irudimenari hegan egiten, eta ez dezagun ahaztu amaraun bat, handia izan arren, ez dela garaiezina."
ITURRIA: Marga Iñiguez (nazioarteko aholkularia sormen eta berrikuntza arloan). 'Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi' jardunaldia (Hik Hasi, 2019-07-01) / Hik Hasi 34. monografikoa (2020ko uztaila).
Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Haurrak, haurrak...
Haurrekin euskal-dantzaren bidea eraldatzearen alde.
Pedagogiaren iturritik jasotako ekarpen eta argumentazio teorikoak bilduko ditut hemen.
Eman diezagutela argia, eta hausnarketa eragin...
Arduraduna: Patxi Montero