Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!

2013/12/09

Aritz Ibañez-ek idatzitako  Maridomingi Go Home! sarrerari erantzuten hasi naiz, baina gehiegi luzatu eta azkenean blogera ekarri dut. Mari Domingirekin egiten ari garen hankasartzearen salaketan sakontzera nator. Olentzerotik Bizar Zurira Ezin da ulertu Mari Domingiren sorrera eta hedapena...

Gehiago irakurri

Likinkeriaren bitsa

2013/12/01

"Kazuelan erlea legez, mordo batean gizon eta andreak nahasian" deskribatu zigun dantzaldia Madariagak. “Mutilak eta neskak, guztiak, zintzotasuna galtzeko prest” joaten zirela festara. Mutilak neskaren aurrean “mila keinu indezente” egiten zituzten “hezi gabekoak, asto basatiak” ziren....

Gehiago irakurri

Leandro anaiak dantzan, eskola boleroaren azken dantza-maisuak

2013/10/01

Ikaragarriak Manuel Sanchez Martinez-ek sareratu dituen bideo hauek! Mariano eta Anastasio Leandro anaiak dira, Murtziako Eskola Boleroaren azken dantza-maisuak, 1994ko grabazio batean dantzan. Eta nola dantzatu gainera! Itzela! Gipuzkoako dantzak balira, Jose Lorenzo Pujana dantzan ikustea modukoa litzateke hau. Gozatu!

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta

2013/09/13

Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "T...

Gehiago irakurri

Euskaraz eta dantzan, Bietan Jarrai

2013/09/09

Euskal kulturgintzaren estrategia ildoetan dantza bigarren mailako jardueratzat hartzeak eragiten didan kezkaz aritu nintzen Argia aldizkarirako egindako azken kolaborazioan . Azkenean "Ez berbazkoak" jarri nion izenburua, baina zirriborroan "Bietan jarrai" idatzita izan nuen. Gero ez nintzen ausa...

Gehiago irakurri

Ez berbazkoak

2013/07/01

Euskararen biziberritzeaz eta euskal kulturgintzaz gogoeta mamitsuak egin ditu Sorguneak ikerguneak azken urteotan. Kultur bizitzaren azterketatik abiatu eta euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak proposatu ditu. Azterketa eta estrategia, egunerokoan kateatuta bizi garenok premiazko...

Gehiago irakurri

Emakumeak eta dantza Iruritan

2013/03/25

Bihar Baztanen, Iruritan izango naiz "Emakumeak euskal dantzetan" hitzaldia eskaintzen. Azken urteotan eztabaida eta liskarrak nagusitzen ari dira Baztanen mutil-dantzen inguruan. Emakumeek mutil-dantzen ez dutela parte hartu behar uste dutenek ekitaldiak pribatizatzeko bidea hautatu dute. Hau da...

Gehiago irakurri

Krisia? Ze krisi?

2013/03/05

Lau urteotan askotan akordatu naiz gutun honekin . Orain lau urte krisia bazetorrela entzuten hasiak ginen, baina artean, batez ere entzun. Harrezkero antzeman dugu, bai horixe. Eta ni Monikarekin akordatzen naiz. Zertan eta nola ibiliko ote zen lau urte latz hauetan. Hara zer idatzi zuen orain l...

Gehiago irakurri

Maskarada ala maskaradak?

2013/02/13

Zuberoako maskaradak beti pluralean izendatzen entzun izan dut nik. MaskaradaK eta ez maskarada. Horren inguruan han eta hemen galdetu izan dut, eta Zuberoan gehienek halaxe erabiltzen dutela ohartu nintzen. Pluralean erabiltze horren azalpenak bakoitzak berea, baina erabilera ohikoa pluralean. Azken aldian komunikabideetan eta maskaradatik hurbiletik jarraitzen dituzten zenbaiten ahotan singularrean, "maskarada" irakurri eta entzuten ari naiz, eta kezka sortu zait. Ea besteoi zer iruditzen zaizuen.

Gehiago irakurri 6 erantzun daude

Argia Saria dantzan.com-entzat, esker hitzak

2013/01/28

Pasa den astean poz itzela hartu dugu dantzan.com bultzatzen dihardugunok. Argia astekariak ematen dituen Argia Sarietan, Interneti dagokion saria bertsoa.com-i eta dantzan.com-i ematea deliberatu zuen epaimahaiak. Ostiralean, urtarrilaren 25ean, Usurbilko Atxega jatetxean egindako bazkari-ekitald...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Puruandiro: danza del paloteo

2014/03/24

Kuriositatetik harridurara pasa eta 15 minutu zur eta lur dantzari hauen sinkronizazioaz eta indarraz gozatzen. Mila esker!

Oier Araolaza on Frantisek Pospisil: Kumpanija 1922-1924

2014/02/14

Bai Mikel. Izugarrizko altxorra da Frantisek Pospisil-en grabazio sorta eder hau. Eta oraindik baditu beste hainbat harribitxi argitaratzeko, tartean, Euskal Herrian egindako grabazioak! Niri ere jantziaren kontuak atentzioa eman zidan. Dantzarako jantzia, dotore jantzia! Muxuarena oso bitxia da. Susmoa dut hori beste bideoren baten ere ikusia dudala. Polita!

Oier Araolaza on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

Dantza garaikideko sortzaile gazteen hautu linguistikoak harritu eta kezkatzen nau urtero. Bederatzi proiektuetatik, seik gazteleraz dute izenburua, bik ingelesez eta bakarrak euskaraz.

Oier Araolaza on Mikel Urbeltz: Berrizko Itsuari 1995

2014/02/13

A zer sorpresa eman zigun azken segundoetan ageri den gizon dantzariak. Grabazioa egiten ari ginela, aurrean jarri eta espontaneoki dantzan hasi zitzaigun, gure pozerako!

Oier Araolaza on Mummers-ak Ternuan

2014/01/10

Bai! Hain urruti, hain gertu. Neguko festak(=inauteriak) berberak dirudite han eta hemen.

Oier Araolaza on Miranda del Castanar: Jota Serrana 2013

2013/11/20

Zoragarria iruditu zait mutilak jota dantzatzeko daukan estiloa. Lasai-lasai ari dela transmititzen du, baina dagokionean nolako indarra erakusten duen. Ze ona!

Oier Araolaza on USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!

2013/11/20

Ormatxulo, billantziko edo hegi badira, akaso bai, kuarrentako erregela edo mutil-dantzak sartzeko... Gb-ekin ez da nahikoa, gutxienez Tb-ak behar!

Oier Araolaza on Bost dantza-maisu: Iriarte, Larralde, Elizalde, Izeta eta Aldekoa

2013/11/19

A zer boskotea! Bai gustura entzun dudala dena. MIla esker berriz ere Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeari, aurretik egindako lanaz gain, orain lan horien grabazioak konpartitzeagatik. Biba zuek!

Oier Araolaza on ETB Seguran 30 urte

2013/10/24

Argi dago erreportajea auto-satisfakziotik abiatzen dela, eta beraz, Telleriarena da 45 minutuetan entzun daitekeen ahots kritiko (horrela deitu baldin badaiteke behintzat) bakarra. Pena da, erreportajean bertan agertzen baitira hainbat hari-mutur tiratzeko aukera eskaintzen zutenak. Telleriak aipatzen duena adibidez, dantzakeraren bilakaeraz. Lierni eta Maixabel Elorzak, Segurako txapelketari buruzko liburuaren egileek ere esana dute: "Egun ez dago estilo propiorik, den-dena askoz akademikoagoa da, fabrikatuagoa, klonikoa". Baina hari mutur hori ez zion tira egin erreportajeak.

Beste hari mutur interegarri bat: Euskal Herriko dantza txapelketa egin nahi, baina Gipuzkoakoak ez diren dantzariak erakartzeko dituzten zailtasunak. 9 bikote, zortzi gipuzkoar eta bizkaitar bakarra, aurkezten diren txapelketak badu lejitimitaterik Euskal Herriko txapelketa bezala aurkezteko? Nork eman du, eta zein lejitimitaterekin, Segurako txapelketa Euskal Herriko txapelketa izendatzeko baimena? Zergatik enpeinatzen dira "dantza txapelketa" moduan aurkezten, berez, "dantza solte eredu estilizatu eta txapelketeroaren" txapelketa baino ez dena?

Segurako txapelketaren historian izan dira kontu interesgarriak erreportajean aipatu zitezkeenak, baina itzalean utzi direnak. Adibidez, Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko dantzariak aurkeztu zirenekoak, jota eta porrua Arratia eta Bizkaiko adineko dantzariekin ikasitako moduan egiten. Teknikoki eskasagoak ziren? Ez, horixe. Biziak, indartsuak, espresiboak ziren? Bai, txapelkeketan ikusten diren gehienak baino dezente gehiago. Baina ez zetozen bat txapelketako epai-mahaiak markatutako ereduarekin. Jantzirik onenaren saria eman zieten. Irain bat.

Oier Araolaza on Carmen Cortes: Yerma 1996

2013/10/21

Urteak pasa arren (17 hain zuzen ere) zapore gozoa gordetzen dut emanaldi honetaz. Indartsua iruditu zitzaidan, zintzoa, sendoa. Baina bada bitxikeria bat maiz gogoratzen dudana. Elkarrizketa egiteko Victoria Eugenia antzokira iritsi ginenean konpainia eszenatoki gainean enseguan ari zen. Irristagarri zegoela iruditu zitzaien, eta kezkatuta zebiltzan. Halako batean, konpainiako zuzendaria bera, Carmen Cortes, agertu zen palangana bat eskuan zuela. Coca-cola bat urarekin nahastu, trapu bat hartu, eta han hasi zen, belauniko jarrita eszenatoki osoa trapu bustiarekin pasatzen. Nik kamerari keinua egin nion graba zezan, eta une hartan gurekin zen konpainiaren managerra kezkatuta, ez grabatzeko hura mesedez, lotsagarria zela hasi zitzaigun esaten. Nik kontrara pentsatu nuen, konpainia famatu baten zuzendaria, eszenatokia trapauarekin garbitzen makurtuta ikustea propaganda ona zela, baina ez genuen eztabaidatu. Hori bai, bideoan erne bazabiltzate, 5:23an ikusiko duzu Carmen Cortes bera trapuarekin lurra garbitzen (edo zikintzen!).
Oier Araolaza

Oier Araolaza

Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. dantzan.eus-eko editore lanetan aritu naiz zenbait eta urtez gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Babestu dantzan.com