Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultura protagonista izango da Washingtoneko Smithsonian Folklive jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Euskal kultura protagonista izango da Washingtoneko Smithsonian Folklive jaialdian

2015/10/13 11:00
Euskal kultura protagonista izango da Washingtoneko Smithsonian Folklive jaialdian

Smithsonian Erakundea, National Mall

Etxe zuriaren aurrean du egoitza Smithsonian Fundazioak. Eta Washingtoneko Etxe Zuria eta Smithsonian Institution-en artean dagoen kalean ospatzen da  urtero Smithsonian Folklive jaialdia. Urtero munduko kultura gutxi batzuk hautatu eta horien erakustaldi handia antolatzen dute Smithsonian Folklive jaialdian, eta 2016an euskal kultura izango da protagonistetako bat.

Washingtonen ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean ospatuko da Smithsonian Folklive Festival. Pasa den uztailean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Smithsonian Institution-ek hitzarmena sinatu dute, eta horren bidez euskal diaspora, Bizkaia eta Euskal Herriko gainerako lurralde eta erakundeak jaialdian izango dira. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Michael A. Manson jaildiko zuzendariak  sinatu zuten hitzarmena Ameriketako Estatu Batuetako hiriburuan, eta euskal diasporak jaialdian izango duen parte hartzea azpimarratu nahi izan zuten Ahaldun Nagusiak eta John Garamendi euskal jatorriko kongresukide errepublikarrak.

Smithsonian: Manson eta Rementeriaren sinadura
Rementeria eta Manson hitzarmena sinatzen. Argazkia: Bizkaimedia

Hezkuntza eta ikerketan goi mailako erreferentzia den Smithsonian Fundazioak antolatutako jaialdia munduan egiten den kultura ekitaldi handienetarikoa da eta hamar egunez milioi bat pertsona inguru batzen ditu AEB-ko hiriburuko National Mall-en. Urtero munduko herri edo kultura gutxi batzuen inguruan antolatzen dute jaialdia eta datorrenean euskal kultura izango da protagonista. Fundazioak bederatzi ikerketa zentro eta alor erabat ezberdinak jorratzen dituzten hemeretzi museo ere badauzka, kulturaletatik hasi eta natur-zientziak aztertzen dituztenetaraino.

Smithsonian Folklive Festival jaialdiko zuzendari Michael Masonek Bizkaia eta Euskal Herriarekiko interesa erakutsi zuen uztailean, hemengo kulturak oinarri historikoak izateaz gain gaur egungo begirada ere baduela adieraziz, bere hitzetan kultura ondare ez baita iraganeko kontua eta gaur egun ere bizirik dago.

Dokumentuaren akzioak

2015/10/13 12:19
Albiste ona da, ea Euskal Kulturaren ordezkaritza dotorea eskaintzen den. Dena den, ulertezina zait zergatik hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiak sinatu duen eta ez Eusko Jaurlaritzak edo Etxepare Institutuak.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.