Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Folklore Ikerketa Beka

2002/09/30

CIOFF-en Espainiako atalak eta INAEM-ek, kultura tradizionalaren eremuan ikerketa lanak sustatzeko, Folklore Ikerketa beka baten deialdia egin ohi du ondoko gaiak harturik: Dantza, kanta, musika, janzkera, ipuin eta ele-zaharrak, artisautza, kirolak, jaiak eta ohiturak, hizkuntza eta literatura eta gastronomia.

Gehiago irakurri

Pas de Basque, Urbeltzen ikuskizun berria

2002/09/13

Euskal Dantza tradizionalean oinarritutako koreografia berriak prestatu ditu Argia dantzari taldeko zuzendariak.

Gehiago irakurri

Dantza ikastaroak Maitaldian

2002/09/07

Munduko dantza konpainia garrantzitsuenetakoak izango dira datozen 15 egunotan Miarritzen, baina horrekin batera, hainbat ikastaro prestatu ditu Maitaldiaren antolaketak. Hona hemen ikastaroen zerrenda:

Gehiago irakurri

Munduko euskal dantzariak Euskal Herrian: GAZTEMUNDU

2002/09/03

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen GAZTEMUNDU egitarauak aurten munduko Euskal Etxeetako euskal dantzariei Euskal Herrira etortzeko gonbidapena luzatu die. Hamabost egunez, irailaren 7tik 21era, Euskal Herrian bertan dantzak ikusi eta ikasteko parada izango dute.

Gehiago irakurri

Basauriko 30. Dantza Agerketa

2002/09/02

Irailaren 14 eta 15ean ospatuko da Basauriko 30. Dantza Agerketa. Tokian tokiko dantzak mantentzen dituzten taldeak, garai batean autoktonoak bezala izendatu zirenak, dantzatu ohi dute Basauriko Dantza Agerketan.

Gehiago irakurri

Maitaldia abiatzeko prest

2002/08/30

Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.

Gehiago irakurri

Baigorriko Arrolak 60 urte

2002/08/20

Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.

Gehiago irakurri

Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak

2002/07/27

Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7. zenbakia argitaratu du.

Gehiago irakurri

Portugaleteko Folklore Jaialdia

2002/07/21

Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.

Gehiago irakurri

Folklore Bizian jaialdia

2002/07/14

Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Re: Kultura Plana eta dantza (I)

2004/09/30


Eskerrik asko Asier, konpondu dut!

Pasaiako Aurresku txapelketaren irabazle zerrenda

2004/05/31

Hona hemen Pasaiako Aurresku txapelketak 1981etik izan duen irabazle zerrenda:

1981 Mikel Pontesta
1982 Xabier Mendizabala
1983 Iñaki Arregi
1984 Mikel Sarriegi
1985 Mikel Sarriegi
1986 Mikel Sarriegi
1987 Mikel Sarriegi
1988 Mikel Sarriegi
1989 Mikel Sarriegi
1990 Ramon Santxez
1991 Mikel Sarriegi
1992 Ramon Santxez
1993 Ramon Santxez
1994 Edu Muruamendiaraz
1995 Edu Muruamendiaraz
1996 Edu Muruamendiaraz
1997 Jon Maya
1998 Jon Maya
1999 Jon Maya
2000 Jon Maya
2001 Aiert Beobide
2002 Jon Maya
2003 Aiert Beobide
2004 Jon Maya

Re: Aurtzakaren 25 urteurreneko ospakizunak

2004/05/18

Unidos por la danza Dantzaris y ex dantzaris participaron en el alarde del grupo Aurtzaka Diario Vasco, Juantxo Unanua / Beasain, 2004/05/18.

Aurtzaka.com

Re: Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2004

2004/05/17

Deialdi osoa EHAAeko lotura honetan duzue.

Aurreko urteetan diru laguntza horiek nortzuk eskuratu dituzten ikusi nahi baduzu berriz begiratu hemen 2003koak eta hemen 2002koa

Mexicon ere bai aurresku txapelketa

2004/05/03

Mexico aldean ere antolatu dute aurresku txapelketa aurten.

Eta saria ez da nolanahikoa! Acapulco-ko hotel batean 3 egun gastu guztiak ordainduta. Gainera, aurreskua ez dakitenek baina parte hartu nahi dutenek ikastaroa izango dute dohainik, Miren Agirrek, Mexico DF-eko Euskal Etxeko presidenteak emana. Irailaren 25ean jokatuko da txapelketa.

Re: Donostia Antzerki Saria 1937 lanarentzat

2004/03/23

Donostia saria 36ko gerran erbesteratutako umeentzat Berria, Ainara Gorostitzu / Donostia, 2004/03/19.

1937, gogoaren bidezidorretatik lana gailendu da Donostia Antzerki Sarian Gara / Donostia, 2004/03/19.

Tanttaka y Kukai ganan el Donostia Antzerki Saria Diario Vasco, Teresa Flaño / San Sebastián, 2004/03/19.

Re: Euskal dantzen katalogoa

2004/02/24

Hona prentsako errepasoa:

Euskal dantzen katalogoa egin du Kepa Fernandez Larrinoak Berria / Donostia, 2004/02/24.

Catalogadas 300 danzas vascas tradicionales Gara, Martin Anso / Donostia, 2004/02/24.

Nuestras fiestas y danzas, en un libro-guía de Fernández Larrinoa Deia, Beñat Doxandabaratz / Donostia, 2004/02/24.

Nuevo catálogo de danzas tradicionales Diario Vasco, Teresa Flaño / San Sebastián, 2004/02/24.

Re: Iruriko 2004ko Maskaraden datak

2004/02/04

> Gaur berriz Berrian atera da Allande Sokarros-en artikulua Bi herri batuta maskaradetan izenburupean.

Re: Iruriko 2004ko Maskaraden datak

2004/02/02

Iruri eta Zalgizeko herriek elkarrekin antolatu dituzten maskaradei buruzko erreportajea GARA egunkarian.