Pasaiko aurresku txapelketa 2004

error while rendering plone.documentbyline

Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa - 2004

Aurtengo Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea ireki da. 24. edizioa dugu hau eta Maiatzaren 30an jokatuko da, Pasai Antxoko Gure Zumardian, Pasaiako Udala eta Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Gipuzko Donostia Kutxaren babesean eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, Euskadi Irratia, Zabalik aldizkaria eta Localia CanalGipuzkoaren laguntzarekin.

Oinarriak dagoeneko eskura daitezke Interneteko helbide honetan , bihartik aurrera Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren egoitzan, eta datozen egunotan Euskal Herriko Udaletxe guztietan ere.

Ondo izan!

Ibon Irijoa

Euskadiko XXIV. Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren Arduraduna.

Oier Araolaza
Anonimoak
2004/05/03 20:27

Mexico aldean ere antolatu dute aurresku txapelketa aurten.

Eta saria ez da nolanahikoa! Acapulco-ko hotel batean 3 egun gastu guztiak ordainduta. Gainera, aurreskua ez dakitenek baina parte hartu nahi dutenek ikastaroa izango dute dohainik, Miren Agirrek, Mexico DF-eko Euskal Etxeko presidenteak emana. Irailaren 25ean jokatuko da txapelketa.

dantzari
Anonimoak
2004/05/04 03:06

epa, oinarrien orria ezda ikusten, konpondu dezkezue mesedez? benga eskerrikasko