Basauriko 30. Dantza Agerketa

2002/09/02

Aurten Oion, Markina-Xemein, Antzuola, Tutera, Falces, Zubieta eta Donibane Garaziko dantza taldeek parte hartuko dute jaialdian Basauriko taldeekin batera.

Irailaren 14an, larunbat arratsaldean ondoko egitarua izango da:

- Markina-Xemeingo Zerutxu: Xemeingo Ezpata Dantza, Mahai gainekoa, Zaragi dantza.

- Antzuolako dantzariak: Trokeo dantza eta Sorgin dantza.

- Oiongo Irule taldea: Revolcón del cachi eta Danza de los Santos Patrones.

- Falces-eko Makaia taldea.

- Zubietako johaldunak.

- Donibane Garaziko Garaztarrak.

- Tuterako danzantes del Paloteado de San Juan.
Paloteado de San Juan, Jota Tudela eta Viva la Pepa.

Irailaren 15ean Basauriko Agintzari, Basauritar eta Edurre taldeek dantzatuko dute.