Donostia Antzerki Saria 1937 lanarentzat
Donostian urtean zehar eskainitako euskarazko antzerkien artean egin da hautaketa. Guztira 7 izan omen dira, eta horien artean 1937 aukeratu du epaimahaiak hiru arrazoi hauetan oinarrituta:
- Antzerkia eta dantza tradizionala uztartzeko gaitasuna
- Mireia Gabilondok landutako gidoia eta dramaturgia
- filmatutako irudien garrantzia.
Bestalde, Kukai eta Tanttakak elkarlanean beste zerbait prestatzeko asmoa omen dute: «Ezin dugu gauza handirik aurreratu oraindik», esan zuen Tanttakako Mireia Gabilondok, baina egin egingo da. «Gogoa sortu zaigu eta ideiak etorriko dira», ziurtatu zuen Jon Maya dantzariak.
Oier Araolaza